Irakurriena
- 1. Iñigo Albizuri: "Giza desberdinkeria murrizteko hazten jarraitzea da kooperatibismoaren etorkizuneko erronka handiena"
- 2. "Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu”
- 3. Europa erdian, bezero eta lehengaia nagusia bertatik bertara kudeatzeko aukera
- 4. "Energia" aztergai TU Lankideren azken zenbakian
- 5. MONDRAGONek bere azken soluzioak aurkeztu ditu Bienalean
- 6. “Gorputzari kaña emateko gogoz atera nintzen pandemiatik”
- 7. Danobatgroupek bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu BIEMHen
- 8. Adimen artifizialeko, doitasuneko, robotikako eta konpositeetako azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Idekok
- 9. Ikerlanek bere pontentzial teknologikoa aurkeztuko du hitzaldien bidez eta espazio dinamikoan
- 10. 'Hazia' Arizmendiarrietaren gaineko musikalaren doinuak gozo datoz
Martxan da Saiokaren 7. edizioa

SAIOKAren aurreko sei edizioetan bezala, non Korporazioko arlo guztietatik etorritako 112 pertsonek parte hartu duten, MONDRAGONeko jarduera ekintzailea garatzeko eta honen jauzi kualitatiboa gauzatzeko helburuari jarraiki, MONDRAGON Sustapen Zentroak SAIOKAren edizio berri bat aurkezten du.
Izan ere, SAIOKA zuzentzen zaio MONDRAGON barruan proiektu ekintzaile kooperatibo bat gauzatzeko interesa duen bazkide orori, kooperatibetan jarduera ekintzaileak hauteman eta sustatu asmoz.
2017-2020 Politika Sozioenpresarialaren testuinguruan,
ekintzailetasuna eta negozio berrien sustapena gakoak
izango dira enpresa ehunaren eraldaketaren erronkaren aurrean lanean jarraitzeko.
Ekosistema ekintzailea, irekia eta elkarren arteko lankidetza oinarri izango duena sustatzeko eta jarduera
ekintzailearen jauzi kualitatiboa gauzatzeko, MONDRAGON Sustapen Zentroak SAIOKA ekimenaren edizio berri bat aurkezten du.
Izan ere, SAIOKA zuzentzen zaio MONDRAGON barruan proiektu ekintzaile kooperatibo bat gauzatzeko interesa duen bazkide orori.
Orain arte burutu diren edizioetan, 112 pertsona igaro dira SAIOKAtik.
SAIOKAk ondorengo aukerak ematen dizkie proiektu ekintzaile bat gauzatzeko interesa daukaten lan bazkideei:
- Jarduera ekintzaile bat gauzatzeko behar diren rebetasunak eta gaitasunak hartzea.
- Enpresa jarduera berri baten negozio eredua diseinatzea eta optimizatzea.
- Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuragarri izatea
- (aholkularitza, finantzaketa, etab.).
- Enpresa proiektua gauzatzera bideratutako Laneko Plan bat garatzea.
SAIOKA saioetan zehar, honako gaiak landuko dira:
- Ekintzailetzaren garrantzia.
- Ekintzailearen motibazioa eta profila.
- Enpresa jarduera berri baten negozio ereduaren garapena.
- Sustapenerako euskarrien lanketa.
- Ezarpen planaren diseinua.
- Ekintzaile kooperatiboaren biziraupen eskuliburua.
- Aurkezpena inbertitzaile foroaren aurrean.
Honako ezaugarri hauek dituzten pertsonen bila gabiltza:
- MONDRAGONeko kooperatiba bateko lan bazkidea izatea.
- Gutxienez 5 urteko lan esperientzia edukitzea.
- MONDRAGONen enpresa garapenerako estrategiak diren
- aldetik, ekintzailetzaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa hartzea.
- SAIOKAren saio guztietara joateko konpromisoa hartzea.
Uztailaren 13an eta 20an izango da SAIOKAren 7. edizioa, Aretxabaletako Otalora Jauregian.
SAIOKAn parte hartzea dohainekoa izango da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat.
SAIOKAren saio berri honetan parte hartzeko izena eman beharra dago, 943082215 telefono zenbakira deituta
edota ondorengo helbide elektronikora mezu bat bidalita:
eventos-mcp@mondragoncorporation.com