TUlankide MONDRAGON

Martxan da EUSPOT lehiaketaren edizio berria

2020/02/10

9. edizioa izango da eta proposatzen den gaia hauxe: “Zer dago janzten dugunaren atzean?”. Maiatzaren 13a bitartean irekita dago lanak bidaltzeko epea.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot lehiaketa eta dagoeneko aurtengoa 9. edizioa izango da. Antolatzaile bezala, Mondragon Unibertsitatea, Aretxabaletako Udala, Arizmendi Ikastola eta Arteman Komunikazioa.

Aurtengo gaia: “Zer dago janzten dugunaren atzean?”

Euspot 2020-kartela

Aurten, Euspot lehiaketak janzten dugunaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu beharko da, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko. Hona hemen hausnarketarako hainbat aspektu:

  • Gizarte globalizatu honetan, modaren industriak markatzen digu zer jantzi eta, batez ere, zer erosi.
  • Urtero tendentzia berriak markatzen dituzte eta tendentzia horiek jarraitzeko gehiegizko kontsumismora bultzatzen gaituzte, erabili eta botatzeko arropa merkea erostera gehienetan. Horrek dakartzan ondorioei erreparatu gabe: lan esplotazioa, produktu toxikoen erabilera, osasun arazoak, besteak beste.
  • Erosten dugunaren kontzientzia hartzea, batez ere arroparen kasuan.
  • Modaren industriaren gurpil zoroa bazterrean utzi eta alternatibak badaudela ikusaraztea.
  • Arropa merkea modu konpultsiboan erosteak dakartzan ondorioez hausnarketa egitea eta baita kontsumismo mota horrek gure eguneroko hizkuntza ohituretan duen eragina ikusaraztea.

Lanak aurkezteko epea

Parte-hartzaileek maiatzaren 13ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 28an egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

2.550 euro saritan

Bost sari banatuko dira:
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro
5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Euspoteko formazio saioak

Harrobi lan horretan indartsu ekingo dio aurten ere antolakuntzak, ikus-entzunezko publizitatearen gaineko saioak eskainiz ikastetxeetan, zein ikus-entzunezko eskola espezializatuetan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea.

Informazio osagarria: https://euspot.eus/

 

Eguraldia
Asteazkena 1 Min: 6
Max: 13
Osteguna 2 Min: 5
Max: 16
Ostirala 3 Min: 3
Max: 14
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak