Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Lehen Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa arrakastatsua izan da

Azpeitia izan da asteburu honetako arretagune nagusia mendiko lasterketen zaleentzat, Euskadiko Ultra Trail Txapelketa hartzen zuen Domusa Teknik 40 MLK lehiatu baita. Lagun Onak Mendi Bazkunak (75. urteurrena) eta Euskal Mendizale Federazioak antolatutako lehiaketa honetan 400 parte-hartzaile eta 65 kilometroko ibilbide zorrotza eta 3.700 metroko desnibel positiboa izan dira.
Domusa Teknik, karrera honen babesle ofiziala izateaz gain, antolakuntza-batzordeko kidea izan da. Karrera honen bitartez, kooperatibak honako balore nagusiak bultzatu nahi izan ditu: inklusioa, euskara, berdintasuna eta eskualdeko ekonomiaren sustapena.

420 lasterkarik hartu dute parte Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketan, eta 300 boluntariok baino gehiagok (80 boluntario baino gehiago Domusa Teknikeko langileak dira) parte hartu dute lasterketa horretan.
Babesle nagusien artean Laboral Kutxa nabarmendu behar da, Hernioko gailurra babesten baitu. Gainera, proiektua Marea Urdinaren eskutik joan da beti, gizarteratzea sustatzeko.

Antolatzaileek baieztatu du lehen edizio hau oso arrakastatsua izan dela eta hurrengo edizioetan karrera errepikatzea espero duela. Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa adibide argia da, eragile batzuen lankidetzak proiektu arrakastatsu bat aurrera nola atera dezakeen erakusten duena