Leartikerrek LTK29 aurkeztu du: ezagutza eta eraldaketa industriala bultzatzeko Plan Estrategiko berria

Ibilbide-orri berriak datozen urteetarako helburuak definitzen ditu eta zentro teknologikoak ikerketa aplikatuarekin, ezagutzaren transferentziarekin eta bilakaera betean dagoen ingurune industrial eta sozial batean duen benetako inpaktuarekin duen konpromisoa indartzen du.
Card image cap
2026/02/13

LTK29rekin, Leartikerrek jomugetan oinarritutako hazkuntzaren aldeko apustua egiten du, balio handiko soluzio zientifiko-teknologikoak garatuz eta enpresa sarearen lehiakortasunean eta gizartearen ongizatean zuzeneko ekarpenak eginez.

LTK29, funtsezko helburuak

Leartiker erreferentziazko zentro teknologiko gisa duen posizioa sendotzeko helburu zehatzak ezartzen ditu plan estrategiko berriak:

  • 58 pertsona. Hazkundean dagoen lantalde espezializatua eta diziplina anitzekoa.
  • 5,8 milioi euroko aurreikusitako negozio-bolumena.
  • % 50 barneko I+G  % 50 transferentzia. Ezagutza berria sortzea eta enpresa-sarean eragina izatea bermatzen duen oreka.

Ikerketarako eta transferentziarako ahalegina hainbat esparru eta sektore estrategikotan zentratuko da: biomaterialak, biofabrikazioa eta ingeniaritza biomedikoa sektore biosanitarioarentzat; tokiko elikadura jasangarria elikagaien sektorearentzat; eta material polimerikoak eta prozesu aurreratuak Euskadiko erreferentziazko industria sektorearentzat. Estrategia multifokalizatu horrek balio zientifiko-teknologikoa sortzea ahalbidetuko du, enpresa sarearen lehiakortasuna indartuz eta gizartearen erronkei erantzunez.
 

aurkezpena_1000.png

LTK29 Plan Estrategikoaren aurkezpena

Eraldaketa prozesuan dagoen zentro teknologikoa

LTK29 plan estrategikoak Leartikerren bilakaera bultzatzen du industriarekin, ekintzailetzarekin eta berrikuntza aplikatuarekin erabat lotuta dagoen eredu baterantz. Epealdi horretarako, zentroak helburu indartsuak planteatzen ditu:

  • Oinarri teknologiko handiko 2 startup berri sortzea gutxienez. 
  • 8 patente eskaera berri, sortutako ezagutza babesteko eta balioan jartzeko gaitasuna indartuz.
  • 700.000 € baino gehiago jabetza industrialaren (IP) sarreretan, transferentzia teknologikoa indartzeko.
  • Orientazio industriala duten 28 profesional transferitzea, garapen teknologikoaren eta enpresen benetako beharren arteko lotura sendotzeko.

Nortasun kooperatiboa duen apustu kolektiboa

LTK29 plan bat baino gehiago da: xedez hazteko, ezagutzatik balioa sortzeko eta industriari egungo eta etorkizuneko erronketan laguntzeko apustu kolektiboa da. Hori guztia, hasieratik Leartikerren ezaugarri izan den nortasun kooperatiboa eta kultura galdu gabe.

Etorkizunari begira

LTK29rekin, Leartikerrek bere misioa berretsi du: etorkizuneko eraldaketan inpaktu erreala izango duen teknologia garatzea. Aliantzak sendotuz eta gizartean eragina izango duten eta balioa emango dioten soluzio teknologikoak garatuz, Leartikerrek aurrerantz jarraitzen du.

Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.