Irakaskuntza teknikoa
Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Leartikerrek medikuntza-gailu klinikoetan erabiltzen diren harizpiak garatzen ditu
Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak finantzatutako InnHealth proiektuaren (2019-2020) baitan kokatzen da, ehun-ingeniaritzaren eremuan eta medikuntza-sektorean fabrikazio gehigarrirako egokiak diren materialen inguruan ezagutza sortzea helburu duen proiektua. Markina-Xemeinen kokatutako zentro teknologikoari ehun-ingeniaritzan eta pertsonalizatutako medikuntza-gailuen fabrikazioan fabrikazio gehigarriaren erabilerarekin lotutako ezagutzak sortzea ahalbidetu dio proiektu honetan parte hartzeak.
Horren harira, Leartikerreko osasun saileko lantaldeak medikuntza-mailako harizpiak garatu ditu fabrikazio gehigarrira zuzenduta, bere ISO 7 sala zurian eta GMP (fabrikaziorako praktika onak) baldintzak jarraituta. Baldintza horiek, zentro teknologikoak 2019an lortutako, ISO 13485 ziurtagiriak emandakoak dira. Horrela, dagoeneko eskuragai daude harizpien lehenbiziko sortak (FFF inprimagailu estandarrentzat egokiak), balioztatze fasean dauden medikuntza-gailu klinikoak 3D inprimaketaren bidez egiteko erabiltzen ari diren harizpiak, hain zuzen.
Halaber, Leartikerrek pertsonalizatutako geometrien 3D inprimaketak egiteko gaitasuna ere badu, harizpiak egiten diren sala zurian bertan, zerbitzu hori modu irekian eskainiz. Horrekin, medikuntza-materialak osatutako katearen maila guztietan balioa erantsi nahi du; harizpien fabrikazioa eta pertsonalizatutako geometrien 3D inprimaketa, guzti hori GMP baldintzapean eta 8-72 ordu bitartean.
InnHealth proiektuari esker, Markina-Xemeingo zentro teknologikoa medikuntzaren sektorean ohiko kolaboratzaileak direnei balioa eranstea ahalbidetuko dion ezagutza eremuan kokatzen ari da: osasun ikerketako euskal institutuak (Biocruces, Bioaraba eta Biodonostia), OSI Bilbao-Basurto (Osakidetza), Nafarroako Unibertsitateko Klinika (CUN) eta Toulouseko Unibertsitate Ospitalea (CHU Toulouse), besteak beste.
Ehun-ingeniaritza eta pertsonalizatutako medikuntza-gailuak
Etorkizunari begira eta biomedikuntzaren bilakaera gero eta handiagoa dela kontuan hartuta, Leartiker zentro teknologikoak azken urteetan ehun-ingeniaritza eta balio erantsi handiko medikuntza-gailuen garapenerako apustu handia egin du, bere Health espezializazioaren baitan. Bi ikerketa ildo horiek etorkizun hurbilean eboluzio esponentziala izango dutela aurreikusten da.
Zehazki, ehun-ingeniaritzaren baitan biopolimero-biotinta scaffolds (euskarriaren egiturak) hibridoak garatzen ari dira kartilagoaren birsorkuntzarako, eta fabrikazio gehigarriaren bidezko medikuntza-gailuen diseinu eta ekoizpenean ere ari dira lanean. Gailu horiek entsegu klinikoen bidez balioztatuko dira, aurtengo udazkenean abiaraziko direnak. Hori lortzeko, zentro teknologikoak hainbat akordio sinatu ditu zenbait enpresa, unibertsitate eta erakunde europarrekin, gaur egungo medikuntzan erabiltzen diren sistemak eta tresnak hobetzen lagunduko duten material polimeriko berriak aztertzeko helburuarekin.