Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Lea Artibai Ikastetxeak ostegunean ospatuko du LAIkoloreak jardunaldiaren laugarren edizioa
LAIkoloreak ekimena ikastetxeko aniztasuna balioan jartzeko eta kultura arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin sortu zen. Urtez urte, ekimenaren parte-hartzea handituz joan da, ikasleen jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinen aberastasuna ikusgarri eginez.
LAIkoloreak ekimena ikastetxeko aniztasuna balioan jartzeko eta kultura arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin sortu zen
Jardunaldiak goiz osoan zehar hainbat ekintza bilduko ditu. 11:00etan hasiera emango zaio ikasleek prestatutako janari, jolas eta dekorazio anitzei, baita bigarren eskuko azokari ere. 12:00etan herri kirolen saioa egingo da, eta amaitzeko, 13:00etan musika eta dantza erakustaldi multikulturala izango dugu.

Helburua argia da: aniztasuna ospatzea eta komunitatean errespetua, inklusioa eta elkar ezagutza sustatzea. Ildo horretan, LAIkoloreak jardunaldiak aukera eskaintzen du ikasleen kulturak eta esperientziak partekatzeko, giro parte-hartzaile eta irekian.