Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Egindako sakoneko analisiaren arabera, garbi ikusten da pentsio-sistemak oso desberdinak direla herrialdeen artean. Baina denek dituzte amonkomunean hiru faktore: atzerapen orokor bat erretiro adinean, zutabeko pentsioak aldagai makroekonomikoetara indexatzea eta ekarpen definituko pentsio planetarako joera. Hori horrela, LagunArok bi agertoki aurreikusten ditu: eredu mistoa eta eredu eboluzionatua.

Aldizkaria ikusi: www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-1_632
(Euskaraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-1_632-euskara
(Gazteleraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-1_632-castellano

Carlos Maza LagunAroren zuzendari nagusiaren elkarrizketarekin, erakundearen inguruko oinarrizko informazioarekin eta 2024ko datuekin osatu da aldizkariaren gai nagusia.

Elkarrizketa nagusiko protagonista Nerea Aranguren da, MONDRAGONeko lehendakariordea eta Danobatgroup eta MIA dibisioetako zuzendari nagusia. “Ahalik eta gehien aprobetxatu behar dugu lankidetzaren palanka”, nabarmendu du Arangurenek.

Ohiko bihurtu diren sailei dagokienez, Silvia Cabezón GSR-ko erizaina da Lanbidea ataleko protagonista. Euskal Kulturan, Josune Arakistain Süne musikaria da elkarrizketatua.

Goian aipatutakoez gain, TU Lankide aldizkariaren 632. zenbakian beste irakurketa, iritzi eta bitxikeriaz gozatzeko aukera dago.
Aldizkaria ikusi: www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-1_632
(Euskaraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-1_632-euskara
(Gazteleraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-1_632-castellano