Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Enpleguaren aldeko neurriak
50 urtetik gorakoentzat
Sozietatean finkatzera zuzenduta:
- Behin betiko birkokapenetara bideratutako laguntza ekonomikoak %15 handitzea (71.000 €-etik 82.000 €-ra).
- Kooperatibentzako laguntza ekonomikoaren murrizketa aldi batez ezabatzea, behin-behineko birkokapena hasi zenetik igarotako aldiaren arabera (denboraren kontagailua zeroan jartzen da).
- Sozietatean finkatutako bazkideak erretiro aurreraturako laguntza planetan sartzea sustatzea, baldin eta kooperatibek halako planik onartuta badaukate, horrela sozietateko egonaldia mugatuz.
- Estaldura sare erantsi bat, eta, plan honen bidez, kooperatiba LagunAroko langabezia estrukturalaren hartzekodun bihurtu dezaketen arazo ekonomikoen aurrean, 55 urtetik gorakoei aurre-erretiroa hartzeko aukera eman ahal izateko.
Behin-behineko birkokapena egonkortzera zuzenduta:
- Pizgarri ekonomiko bat finkatzea adin handieneko bazkideak birkokatuta mantentzen dituzten kooperatibentzat (urteko kuotaren hobariaren bidez): birkokapenaren urteko kostuaren %10, 50 eta 55 urte bitartean; eta 55 urtetik gorako bazkideentzat %15. Kooperatiba hartzaileei iradokitzen zaie laguntza horren zati bat bazkidearen mesedetan bideratzeko, Arogestionen bitartez, erretiro aurreratua bultzatzeko.
50 urtetik beherakoentzat
Enplegagarritasuna hobetzera zuzenduta:
- Prestakuntza planak: Lanaldia egokitzea (lanaldia murriztea), lan egin ez diren orduen konpentsazio partzialarekin. Ikasketak egiteko eszedentzia, LagunAroren babes ekonomiko jakin batekin. Bi egoeretan, langabezi eskubideen kargura.
Sozietatean finkatzera zuzenduta:
- Behin betiko birkokapenetara bideratutako laguntza ekonomikoak %10 handitzea (60.000 €-etik 66.000 €-ra).
- Kooperatibarentzako laguntza ekonomikoaren murrizketa aldi batez ezabatzea, behin-behineko birkokapena hasi zenetik igarotako aldiaren arabera.
Beste ekintza batzuk:
- Lan orientazioko ekintzak kanpoko lan merkatura bideratuta.
- Kanpoko lan merkatua testatzeko neurriak.
- Indemnizazio prestazioaren aplikazio malguagoa, bai kolektibo potentzialari dagokionez, bai zenbatekoa kalkulatzeari dagokionez.