Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
LABORAL Kutxak Bilboko Loraldia Jaialdia babesten du
2015ean heldu zen Loraldia Bilbora, bere kultura-eskaintza euskarazko ekoizpen onenekin osatzeko, eta lehen bi urteetako arrakastak berretsi egin du apustu horren egokitasuna. Hirugarren edizioak ez du atzera geratzeko asmorik. Programazioaren barruan, Ez Dok Hiruren estreinaldia aurkituko dugu, euskal musikaren iragan hurbilari umorez begiratzen dion proposamen eszenikoa. Gure agertokietan eskarmentu handia duten Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak dira protagonistak. Streap Tease ere estreinatuko da; Arriaga antzokiak ekoiztu du eta elkarri lotuta ez dauden baina gai bera (biluztasuna) ukitzen duten lau piezak osatzen dute.
Loraldia Elkarteak hobetu egin nahi du euskal kulturaren transmisioa, eta ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio. Horretarako, Kukairen dantza garaikideaz edo Iñaki Salvador eta Oreka Tx musikari handiez gozatzea proposatu digu aurten. Aurtengo jaialdiak kulturaz osotasunean gozatzeko aukera dakarkigu, eta hauek eskainiko dizkigu: literatura-hitzaldiak, bidaia Mikel Laboaren musika-legatura, Lorcarengan eta haren unibertso surrealistan inspiratutako antzerki-proposamen bat, jazz-kontzertuak…, guztiak ere, nola ez, LABORAL Kutxak babestuta.
Ezin zen bestela izan. Kreditu-kooperatiba garen aldetik, beti uste izan dugu kultura-sorkuntza babestea, kultura ekoizteko eta transmititzeko prozesuak sendotzea eta sustapenean laguntzea funtsezkoak direla, gizarte kooperatiboago, sortzaileago eta zoriontsuagorantz jotzeko. Horregatik dago gure DNAn, gure gizarte-lanean eta gure fundaziotiko konpromisoan; hauxe da: sortu gintuen eta gure helburu den ingurua hobetzen laguntzea.
Egitaraua osorik ikusteko hemen: http://www.loraldia.eus/