Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Laboral Kutxaren eta Raiffeisen Bank International bankuaren arteko hitzarmena sinatu da, enpresak finantzatzeko
Laboral Kutxarekin ituna sinatu duen entitatea, RBI, Raiffeisen Zentralbank Österreich AG (RZB) bankuaren nazioarteko filiala da. Hori Austriako lehen banku kooperatiboa da, herrialdeko entitaterik hedatuena. 1862. urtean sortu zen, eta 1.700 sukurtsal ditu Austrian, 8.400.000 biztanle dituen herrialde batean.
1986an, nazioarteko merkatuak eskaintzen zituen aukerak ikusita, RZB matrizeak Raiffeisen Bank International sortu zuen. Hain zuzen, entitate horrekin sinatu du LABORAL Kutxak hitzarmena. Gaur egun, RBIk presentzia handia du 15 herrialdetan, Erdialdeko Europa osoa eta Ekialdeko herrialdeak barne hartuta, hots, Austriatik hasi eta Errusiako ekialderaino.
Non dihardu RBIk:
* CEEko (Cetral and Eastern Europeko) 15 herrialdetan, banku subsidiarioen bidez.
* 3.000 sukurtsal ditu.
* 59.000 langile.
* 14,4 milioi bezero.
Erdialdeko Europako merkatua eta, batez ere, Ekialdeko Europakoa oso garrantzitsua da EAEko eta Espainiako ETE-entzat, bai inportazio-esportazioak egiteko, bai herrialde horietan produkzio-filialak ezartzeko.
Hala, ikus daitekeenez, multilokalizazioa aukeratu duten 100 enpresatik 13k ekialdeko herrialdeetan ezartzea erabaki dute. Izan ere, Polonia, Ukraina, Errumania edo Errusia, adibidez, etengabe ari dira hazten, eta, dagoeneko, 320 milioi biztanle eta 3,8 bilioi dolarreko (USDko) BPGa dute.
Aliantza horri esker, LABORAL Kutxako bezeroek banku-solaskide zuzena izango dute helmugako herrialdeetan.
Akordio hori LABORAL Kutxak enpresen nazioartekotze-prozesuan laguntzeko finkaturiko politikaren barruan kokatu beharra dago, eta erantsi egiten zaie dagoeneko emaitzak ematen ari diren beste akordio batzuei, hala nola, Frantziako Crédit Coopératif eta AEBko Natonal Cooperative Bank erakundeekin sinatutakoei.