Laboral Kutxa eta Mundukidek Ekuador ezagutzera gonbidatzen zaituzte

Irailaren 3 astetan, 23 eta 30 urte bitarteko 10 gaztek Ekuador ezagutuko dute, bi erakundeek antolatutako bidaiaren bidez.
2022/05/05

2022 ko iraileko hiru astetan zehar (data konkretuak zehazteko daude), 10 gaztek Ekuador ezagutzeko aukera izango dute LABORAK Kutxak eta Mundukide Fundazioak elkarlanean antolatutako  23 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoarekin.

Hautaketa prozesua

www.laboralkutxa.com eta www.mundukide.org helbideetan izena ematen dutenen artean 200 hautagaitza zozkatuko dira. Horien artetik, 30 hautagai aukeratuko dira eta elkarrizketen bidez Ekuadorrera joango diren 10 gazte aukeratuko dira. Aukeratutakoei uztailaren 24a baino lehen emango zaie erabakiaren berri eta jakinarazpena jaso ondorengo 48 orduetan onartu beharko dute irabazleek partaidetza.

Bidaiaren helburua

Bidaiaren helburua Ekuadorreko bi errealitate ezberdin ezagutzea da, Andeetakoa eta Amazoniakoa, aktibitate-jardueren mehatxuen aurrean beren lurraldea eta bizimodua defendatzeko alternatibak bilatzen dituzten biztanleen ikuspegitik.

Egonaldia Ekuadorreko bi elkarterekin lankidetzan antolatu da: bata Amazonian, Alejando Labaka Fundazioarekin Orellana probintzian, eta bestea Toisan Korporazioarekin, Imbabura probintziako Intag haranean.

Amazonia

Amazonian, Waorani herriaren errealitatea ezagutzeko bertako hainbat komunitate bisitatuko ditugu. Komunitate horiek, turismoaren bidez eta beren kultura eta bizimodua partekatuz, amalurra defendatzeko eta kontserbatzeko alternatiba bat bilatzen duten bizi-proposamena ezagutuko dugu, batez ere egur- eta petrolio-jarduerek sortutako mehatxuetatik ihes egiteko.
Waorani herria Ekuadorreko 18 herri indigenetako bat da. Nazio Batuen Erakundearen arabera, duela 65 urte baino ez baitzuten zibilizazioarekin lehen harremana izan. Talde batzuk oraindik kontakturik gabe bizi badira ere. Napo, Pastaza eta Orellana probintzietan bizi dira. Woarani komunitate horietako batzuk Cononaco ibaiaren ertzean finkatuta daude, Orellana probintzian (Pastazarekin muga eginez), Yasuní Parke Nazionalaren lurraldean, munduko leku bioanitzenetako batean. Komunitate horiek beren antzinako bizimodua erakutsi nahi diote munduari, beren ingurunea eta bizibidea gorde nahian.

Andeetako mendilerroa

Mendilerroan Intag haraneko biztanleen errealitatea ezagutzera abiatukogara, Ekuadorreko aberastasun biologikoko gune garrantzitsuenetako bat, non Tumbes-Chocó- Magdalena izeneko 2 Eko-Lehentasunezko Lehorreko Eskualde elkartzen diren alde batetik, eta Ande Tropikalak bestetik.
Bertako biztanleak duela 150-200 urte inguru finkatu ziren bailaran. Haran oso emankorra eta bioanitza da, baina gainera kobre- eta urre-erreserba garrantzitsuak ditu.
Horrek eraginez  1990az geroztik interes handiko gunea da  meatzaritza-enpresentzat. Ildo horretan, Intag haraneko lurraldearen % 70 metalezko meatzaritzako enpresei esleituta dago. Jarduera hori begi onez ikusi duten biztanleak badaude ere, biztanle askok gogor egin diote meatzaritzari, alternatiba produktibo eta turistiko komunitarioen bidez, eragiten dituen ingurumen-inpaktu handiengatik: baso-soiltze masiboa, desertifikazioa, berunezko ur-iturrien kutsadura, artsenikoa, kadmioa eta espezieen balizko desagertzea (meatzaritza-enpresen ingurumen-inpaktuaren azterketetan jasoak).


Bi esperientziek erakusten digutena zera da, ikuspegi eta errealitate desberdin batetik, ingurune naturalaren kontserbazioak garrantzi handia duela bizitza duina lortzeko eguneroko borrokan.

Mundukideko lankidetza Ekuadorren

Mundukidek ia 23 urteko esperientzia dauka lankidetza “kooperatiboan”, eta hegoaldeko herrialdeetan pertsonen gaitasunak indartzen eta haien garapen sozioekonomikoa hobetzen. Era berean, tokiko lidergoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa daukaten kontraparteen enpresa, antolaketa eta kooperazio lana indartzea du helburu. Ekuatore Ginea, Zimbawe, Mozambike, Ekuador, Peru, Kuba, Kolonbia eta beste herrialde batzuetan metatutako esperientziaren bitartez, Mundukidek ondo ezagutzen ditu hazkunde sostengarria bultzatzen duten garapen ereduak sustatzen dituzten tokiko erakundeak. 2018 urtea geroztik ari da Mundukide Ekuadorren lanean, nahiz eta fundazioaren hasierako garaietan 5 urteko esperientzia bat izanbertako hainbat elkarterekin. Gaur egun Mundukidek kooperante euskaldun bat du Ekuadorren, herrialdean 20 urteko esperientziarekin eta  batik bat horri esker bermatzen da esperientzia honen kalitatea.

Munduari begiratzeko beste modu bat

Ekimena LABORAL Kutxaren a bada ere, Esperientzia gauzatzeko, egitura kooperatiboko bi erakunderen arteko interkooperazio sistema aktibatu da. Hala, LABORAL Kutxak Mundukideren  kolaborazioa izango du,  bidaia antolatzen, koordinatzen eta bidaiarien bidelagun gisa.

Kooperazio kooperatiboa

Banketxea