LABORAL KUTXA eta CEBEKek Bizkaiko ETEen lehiakortasuna hobetzeko hitzarmena lotu dute

Ekonomiari eta finantzei lotutako gaiei buruzko jardunaldiak eta lantegiak biltzen ditu Finantza-gestiorako programak.
Card image cap
Iñaki Peña, LABORAL Kutxako Enpresen Sareko zuzendaria; eta Francisco J. Azpiazu, CEBEKeko idazkari nagusia.
2019/03/06

Beti dago beste pauso bat egiteko aukera. 2018a urte ona izan da Bizkaiko enpresentzat; halere, egungo ingurune globalizatu eta aldakorrean, enpresek etengabe hobetu beharra dute, ezinbestean. Eta hain zuzen ere helburu hori lortzeko asmoz bateratu dituzte baliabideak eta asmoak CEBEK eta LABORAL Kutxak, prestakuntza- eta sustapen-ekintzen bidez Bizkaiko enpresen lehiakortasuna bultzatuko duten ekintzen sorta abian jartzeko. 

Iñaki Peñak, LABORAL Kutxako Enpresen Sareko zuzendariak, eta Francisco J. Azpiazuk, CEBEKeko idazkari nagusiak, bi jarduera-esparru nagusi biltzen dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute: alde batetik, Finantza Gestiorako Programa jorratuko da kanpoko adituen eta euskal kreditu-kooperatibako espezialisten eskutik. Eta beste aldetik, enpresen lehiakortasun-posizioa diagnostikatzen eta posizioa hobetzeko ekintza-plana lantzen lagunduko zaie, Compyte Planaren bidez. 

LABORAL Kutxak dozenaka urtetatik hona izan du lotura estua Bizkaiko industria-ehunarekin, foru lurraldeko sozietateentzako merkataritza-finantzaketari buruzko datuek agerian jartzen duten bezala. 

Francisco J. Azpiazu pozik agertu da euskal kreditu-erakundearekiko lankidetza dela eta. Beraren esanetan, «CEBEKeko enpresek akordio honen onurak jasotzen jarraituko dute, hala prestakuntzari dagokionez nola lehiakortasun orokorra hobetzeari dagokionez». Iñaki Peñak, bere aldetik, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzeko LABORAL Kutxak duen interesa nabarmendu du: «ETEak Bizkaiko enpresa-ehunaren funtsa dira eta LABORAL Kutxan barneratuta daukagu beraien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko konpromisoa». 

2018ko ekitaldian, euskal enpresen eta batez ere EAEko industria-ehunaren gehiengo nagusia osatzen duten ETE-en jarduera nabarmen handitu da. Ekitaldiaren azken zatian azaleratu diren zalantza batzuen gainetik ere, urtean BPGda % 2,8 hazi da, eta 2019an % 2,5 inguruko haziko dela aurreikusten da. 

Kreditu-kooperatibak 2018an egindako inbertsio-zifrek datu on horiek berresten dituzte. LABORAL Kutxaren datuen arabera, 100 milioitik beherako fakturazioa duten enpresa txiki eta ertainek egiturazko finantzaketa lortzeko egindako eskaera berriak % 18,8 gehitu dira aurreko ekitaldiko datuekin alderatuta, eta Bizkaian, gainera, are hazkunde handiagoa izan da. 

Entitateak 2018an formalizatu dituen merkataritza-maileguen % 26 Bizkaian gauzatu da, euskal kreditu-kooperatiba aritzen den gainerako probintzia edo lurralde historikoetan baino gehiago. 2017ko datuekin alderatuz gero, gainera, % 18 handitu da merkataritza-maileguen bolumena. 2018an, Bizkaiko mila enpresak jaso dute LABORAL Kutxaren finantzaketa, hazteko edo nazioarterako jauzia egiteko: entitateak aldi horretan finantzatutako enpresa guztien % 24. 

LABORAL Kutxa-CEBEK 2018 Finantza Gestiorako Programa 

2018an prestakuntzako eta enpresa-jarduerari lotutako jarduketa ugari burutu dira, helburu jakin batekin: Bizkaiko ETE-ek finantza- eta merkataritza-alorreko ezagutzak etengabe eguneratzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzea, beraien finantza-eragiketak optimizatu ditzaten. 

Hona hemen burututako ekintzak, 300 lagun ingururen partaidetza bildu dutenak: 

  • · lantegi praktikoak: kontabilitate- eta zerga-itxierari begira kontuan hartzeko alderdi garrantzitsuak.
  • · jardunaldia: negozio-plana eta balantzeen analisia.
  • · jardunaldia: nola lerrokatu bazkideak eta enpresaren helburuak: sozietateari eta finantzari lotutako alderdiak. enpresen balorazioa.
  • · ikuskaritza-txostena egiteko eredu berriari buruzko jardunaldi praktikoa.
  • · lantegi praktikoa: ete-aren analisi ekonomiko-finantzarioa ordenagailu bidez.
  • · jardunaldia: finantzaketa espezializatua: nazioarteko eragiketak eta merkatuaren bilakaera factoringean, confirmingean, leasingean eta rentingean.

 

Banketxea