Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
LABORAL Kutxa banka kooperatiboa da
LABORAL Kutxak kanpaina berria abiatu du, oraintsu, bere esentziaz min tzatzeko, eta halaxe dio: «Gurea ez da edozein entitate. Banka kooperatiboa gara. Eta, ondorioz, izateko eta jarduteko modu berezia dugu».
Protagonistak
Haimar Zubeldia, txirrindulari profesional ohia: "Azkar joan nahi baduzu, hobe da bakarrik joatea; baina urrun iristeko, elkarrekin hobeto. Afrikako esaera zahar bat da, baina hemengoa izan liteke".
Helburu horretarako, laguntzaile hauek izan ditu LABORAL Kutxak: Haimar Zubeldia, txirrindulari ohia; Jon Maya, Kukai Dantzako zuzendaria; Zuriñe García, Michelin izar bat duen sukaldaria; Peio García, Zaporeak elkartearen sortzailea; eta Natalia Díaz, Urzante olio-enpresako giza baliabideen arduraduna.
Peio García, Zaporeak elkarteko sortzailea: "Pertsona gutxi batzuek mundua alda dezakegu, geure mundua behintzat".
Natalia Díaz, Giza baliabideen arduraduna, Urzante olioak: "Enpresak zuhaitzak bezalakoak dira: sustraiak non, fruituak han".
Beraz, kanpainari «lankidetza» dario, eta LABORAL Kutxak balio hori partekatzen du nor bere sektorean (kulturan, enpresan, gastronomian, gizarte-lankidetzan eta kirolean) nabarmenak diren bost pertsona horiekin. Bostak eredugarriak dira, nolakoak diren, zer egiten duten eta nola egiten duten erreparatuta. Horiek ere, komunitatearekin konpromisoa dutela sentituz bizi dira eta egiten dute lan, eta ingurukoen bizitza hobetzeko lankidetzak duen balioan sinesten dute.
Zuriñe García, Sukaldeburua, Michelin izar bat, Andra Mari jatetxea: "Gizarte baten aberastasuna lankidetzarako duen gaitasunaren araberakoa da"
Entitateko Komunikazio Departamentutik diotenez, «LABORAL Kutxak lankidetzaren balioan sinesten du, eta horrek pertsonentzat eta gizartearentzat duen esanahian. Eta horiekin konpromisoa duenez, partaide duen komunitatearen etorkizunean pentsatu behar du, besteak beste. Horregatik, irabaziak banatzen ditu, enpleguari, berrikuntzari, kulturari eta ingurumenari laguntzeko».
Izan ere, adierazi dutenez, «bizi dugun osasun-krisiaren eta balio-krisiaren testuinguru korapilatsu honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da, zalantzarik gabe, lankidetzaren balioan sinestea».