Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak proiektu estrategiko berriekin ekin dio ikasturteari
- 2. Urriaren 19an egingo da Mundukideren Lasterketa Solidarioaren X. Edizioa
- 3. Gazteentzako programazio tailerrak Garaia Parke Teknologikoan, Algorithmics-en eskutik
- 4. MONDRAGON Ingurumen Foroak lehen bilera presentziala egingo du Garaian
- 5. Irailak 8, Kooperanteen Nazioarteko Eguna
- 6. Mikel Larrea, Konfekoopeko zuzendari nagusi berria
KREANek Gasteizko El Boulevard Merkataritza-guneko zaharberritzea egingo du

Jarduketa BREEAM "Excelente" kalifikaziora iristeko beharrezko baldintzak betetzeko helburuarekin egingo da, iturgintzan, ur grisak berrerabiltzeko sistema batean, zuren jatorrian eta estaldura guztien ingurumen-adierazpena eskatzean oinarrituta, besteak beste. Helburu horrek garrantzi handia du, kontuan hartuta Gasteiz European Green Capital 2012 dela eta hiri jasangarriaren erreferente dela.
Esku-hartze honen helburua zentroaren barne-irudia erabat birmoldatzea da, galerian bi estetika integratuz. Horiei esker, zentroaren zonaldeak identifikatu ahal izango dira akaberen bidez
Esku-hartze honen helburua zentroaren barne-irudia erabat birmoldatzea da, galerian bi estetika integratuz. Horiei esker, zentroaren zonaldeak identifikatu ahal izango dira akaberen bidez, bai zoruetan, sabaietan eta tabiketan, bai ezartzen diren altzari-elementuetan.
Alde batetik, goxotasun sentsazioa ematen duen giroa sortzen da, zurezko akaberak eta lurreko tonuak dituena, sarbide nagusian eta hegoaldeko galeria komertzial osoan. Eta iparraldea kolore zuriz janzten da, itxura minimalista eta hotzagoa emanez. Multzoa estetikoki bateratzen da, erdigune osoan landaredia ezartzeari esker. Landaretza hori atsedenlekuetan, komunetarako sarbideetan eta, nabarmenago, bigarren solairuan Nodal plazaren alboa hartuko duen landare-horma batean dago. Era berean, irizpide bateratu batekin berritzen dira seinaleak eta argiak, komertzial guneko giroa homogeneizatuz. Hori lortzeko, argiztapen funtzionalagoari dekorazio-argiztapena duten eremuak gehitzen zaizkio, eta seinaletika atzeraargiztatzen da.
Zaharberritze integrala
Komunak berriz diseinatuko eta modernizatuko dira, zentroaren ildo kontzeptual berari jarraituz. Beheko solairuko denda-aurrealdeak altxatuko dira ere. Alderdi hori oso balioetsia da merkataritza-guneetan, lokalei esposizio-azalera handiagoa eta galerian ikuspen handiagoa ematen bait die .