Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
KREANek Gasteizen SMC enpresak dituen instalazioen handitze obrak egin ditu
SMC multinazional japoniarrak Gasteizen dituen instalazioen handitze lanek 11.250 metro koadroko zabalera hartuko dute biltegi nagusian eta erabilera administratiborako beste 6.600 metro koadro, bulego berrietan. Hala, orain arte zituen instalazioak bikoiztuko ditu, areto eta bilera leku berriak estreinatuz, beti ere A kalifikazio energetikoa izango duelarik.
KREANek egindako lanaren oinarria aurretik zegoen eraikina bera izan da, SMCk hala eskatuta, airean dauden laminetan oinarritutako diseinuarekin, izan ere SMCren negozioaren elementu nagusia airea da. BMS sistemaren bitartez kudeatzen da eraikina; klimatizazioa, argiztapena, sarrera kontrola, bilera gelen erreserbatze sistema, suteen kontrako kontrola eta bestelako elementuak batzen dituelarik. Era berean, lur eremuaren desnibela aprobetxatu da aparkalekua egokitzeko.

Lana konplexua izan da, zenbait momentutan pertsonak eta lan-taldeak mugitu behar izan direlako eta lean construction ereduaz gauzatu dira, eguneroko, asteroko eta hileroko lanen kontrola eramanez.
Emaitza lan-taldean oinarritutakoa izan da, bai KREAN enpresaren barne zin SMCrekin eta gainerako enpresa inplikatuekin. Hain justu ere, KREANeko ingeniariak, arkitektoak, PRL arduradunak eta produkzio zein mantenuko tekinkarien eta azpikontratatutako enpresen arteko koordinazioa erabatekoa ian da. Lehenengo faseko lanak amaituta, gainerako biltegi eta bulegoen zaharberritze lanek jarraituko dute urte amaierara arte.