Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
Azaroaren 25etik 30era New Delhin (India) Kooperatiba Konferentzia Globala egin zen, Kooperatibek oparotasuna eraikitzen dute pertsona guztientzat lelopean. Ekitaldi horretan inauguratu zen ofizialki Nazio Batuen 2025eko Kooperatiben Nazioarteko Urtea.
Euskal kooperatibismoak ere ordezkaritza zabala izan zuen Konferentzia horretan, Eusko Jaurlaritzako, Konfekoopeko, Kooperatiben Kontseiluko, MONDRAGONeko eta Elkar-Laneko ordezkariekin, bai eta hiru euskal unibertsitateetako Ikasketa Kooperatiboen Institutuetako ordezkariekin ere: Lanki (Mondragon Unibertsitatea), Gezki (EHU/UPV) eta Deustoko Unibertsitatea.

Aldizkaria ikusi: www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-4_631
(Euskaraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-4_631-euskara
(Gazteleraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-4_631-castellano
Zenbaki honetan Javier Marcosek Arturo Alvarado elkarrizketatu du, Universidad Mondragón Mexico-ko errektorea. Aipatu duenez, “UMx-en asmoa da taldeko enpresa guztien zerbitzura dagoen MONDRAGONen zatitxo bat izatea, Euskaditik kanpoko konfiantza-gune komuna”.

Ohiko bihurtu diren sailei dagokienez, Josu Vázquez Ausolaneko sukaldaria da Lanbidea ataleko protagonista. Euskal Kulturan, Karmele Jaio idazlea da elkarrizketatua.


Goian aipatutakoez gain, TU Lankide aldizkariaren 631. zenbakian beste irakurketa, iritzi eta bitxikeriaz gozatzeko aukera dago.

Aldizkaria ikusi: www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-4_631
(Euskaraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-4_631-euskara
(Gazteleraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-4_631-castellano