Konfekoopek eta Kooperatiben Kontseiluak enpresa kooperatiboetan berdintasunari eusten dion lan ikusezina aitortu dute

Vitoria-Gasteizen egin da ekitaldia, eta, bertan, ordezkaritza karguetan egon gabe euskal kooperatiben egunerokoan giltzarri diren emakumeak omendu dituzte.
Card image cap
2026/03/06

Konpromisotik aurrera eginez: kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago. Lelo hori erabili dute Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak –Kooperatiben Kontseilua– eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak – Konfekoop– Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Emakumeen eragina eztabaidaezina da enpresa kooperatiboetan, euskal emakumeak kooperatibismoaren %53 baitira

Gasteizko Goiuri jauregian ekitaldi aldarrikatzailea egin dute, eta, bertan, lan eginda enpresa kooperatiboek aurrera egitea lortzen duten emakumeen eguneroko esfortzua, dedikazioa eta inplikazioa aitortu dituzte. Emakumeen eragina eztabaidaezina da enpresa kooperatiboetan, euskal emakumeak kooperatibismoaren %53 baitira.

Aurreko edizioetan, Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek euskal mugimendu kooperatiboko emakume aitzindariak eta enpresa kooperatiboetan lidergo postuetan daudenak omendu bazituzten, “aurten, ikusgai dauden eta erraz identifikatu daitezkeen espazioetatik harago begiratu dugu. Badakigu emakume askok, ordezkaritza karguetan egon gabe, gure kooperatiben egunerokoan funtsezko zeregina betetzen dutela edo bete dutela”. Hori aurreratu du Belen Balerdi Kooperatiben Kontseiluko idazkari nagusi teknikoak ekitaldiaren hasieran.

8M_foto07.JPEG

Premisa horrekin, bi erakundeek balioan jarri dute emakume askok beren egunerokoan proiektu kooperatiboarekin duten konpromisoa. Zentzu horretan, Rosa Lavin Konfekoopeko presidenteak hauxe gogoratu du: “kooperatibismoa ez da erabaki organoetan bakarrik eraikitzen, nahiz eta emakumeek organo horietara iristen jarraitzen dugun, enpresen lidergoa eta zuzendaritza eskuratzeko igo beharreko malda, batzuetan, oso aldapatsua bada ere. Kooperatibismoa, batez ere, ekipoetan eraikitzen da”.

Horrela, hiru lurraldeetako hainbat enpresa kooperatibotako 50 enpresa inguru izan dira M8ko ospakizunaren benetako protagonistak, aurtengo leloa pertsonalizatuz: Konpromisotik aurrera eginez. Oso sektore desberdinetako emakumeak dira, kooperatiba txikietan zein nazioarteko merkatuetan lehiatzen diren kooperatibetan lan egiten dute, baina denek dute gauza bat komunean. “Horiek guztiek gure kooperatibak sostengatzen dituzte, ikusgai ez diren posizioetatik, eta beraiei esker egunetik egunera kooperatibak berdinzalegoak dira”, azpimarratu du Rosa Lavinek.

Belen Balerdik, berriz, balio kooperatiboak nabarmendu ditu. “Kooperatibismoa, hain zuzen ere, desberdintasunak zuzentzeko, ekonomia demokratizatzeko eta pertsonak erdigunean jartzeko sortu zen. Horregatik, gaur berdintasuna defendatzea eredu kooperatiboaren koherentzia defendatzea ere bada”

Belen Balerdik, berriz, balio kooperatiboak nabarmendu ditu. “Kooperatibismoa, hain zuzen ere, desberdintasunak zuzentzeko, ekonomia demokratizatzeko eta pertsonak erdigunean jartzeko sortu zen. Horregatik, gaur berdintasuna defendatzea eredu kooperatiboaren koherentzia defendatzea ere bada”.

8M_foto04.JPEG

Emakume omenduen izenean, Andere Arriolabengoa LKS Nexteko abokatu laboralistak eta LKS Nexteko berdintasun batzordeko kideak eskerrak eman ditu aitortzagatik.

Ekitaldian, halaber, Isabel Melen filosofo eta arte historialariak hitzaldi interesgarri bat eskaini du, “Las mujeres trabajadoras en los gremios de la Edad Media y Moderna” izenekoa, eta, horrekin, emakumeek eraikuntzan egindako ekarpenaren errepaso historikoa egin du, sektore maskulinizatuetan bideak ireki dituzten emakume erreferenteetara iritsi arte, kooperatiben berdintasun printzipioari balioa emanda.

Elena Perez Barredo Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak egin du ospakizun honen amaiera instituzionala, eta Lero Demon (Leire Zabaleta) eta AlvaconV (Alba Iazaga) rap kantariek girotu dute une hori. Kooperatiben kontseiluak eta Konfekoopek M8a ospatzeak mugimendu feministak zein mugimendu kooperatiboak komunean dituzten berdintasun, ekitate, elkartasun edo demokrazia balio kooperatiboak indartzen ditu; eta, hain zuen, horrexegatik esaten dute “Kooperatiba gehiago berdintasun gehiago".