Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Komunikazioa erakundeetan aditu titulua Bilbon ere eskainiko da
Aurreko bi edizioak Debagoienean egin eta gero, Bilbora doa Komunikazioa erakundeetan aditu titulua, hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateak hiriaren erdian duen egoitzara, Uribitarte kaleko Bilbao Berrikuntza Faktoriara. Bertan izango dira, 2014ko urriaren 2tik aurrera, graduondoaren aurrez aurreko eskola guztiak.
Edukiei dagokionari, aldaketak egongo dira, bereziki, “Jende eta kamera aurreko komunikazioa” izeneko materian. Izan ere, materia hori indartu, eta toki berezia hartuko du hizkuntzaren kudeaketak komunikazioan. Materia horretan jorratuko dira, besteak beste, erakundeetan euskarak hartu behar duten tokia aurrez-aurreko zein Internet bidezko komunikazioan.
Aurreko edizioetan bezala, aditua urrian hasi eta ekainean bukatuko da ikasleen proiektuaren aurkezpen akademikoarekin. Hori izango da-eta, oraingoan ere, graduondoaren ardatza: komunikazioarekin lotuta, ikasleak egin behar duen proiektu erreala. Beti ere, lan hori egiteko, ikasleak izango du unibertsitatearen tutorearen gertuko laguntza.
Graduondoa erdi presentziala da, alegia, lan gehienak ikasleak egin beharko ditu bere erritmora etxean, interneten bidez. Horretarako, urtero legez, erabiliko da, bereziki, Google+ sare soziala. Gainera, aditua osatuko da osteguneroko aurrez aurreko eskolekin. Eskola horiek hasiko dira 15:00etan eta 19:00etan bukatu.
Hauek izango dira 2014-2015 ikasturtean emango diren materiak:
-
materia: Marketin eta komunikazio oinarriak (2,5 ECTS)
-
materia: Komunikazioa erakundeetan (4 ECTS).
-
materia. Baliabide teknologikoak (2,5 ECTS).
-
materia: Enpresa eta erakundearen kultura berriak (2,5 ECTS).