Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
K-Foroa 2026 egingo da ostiral honetan Aretxabaletan
Aurtengo foroak “Narratibaren garrantzia eta indarra, komunikatzeko eta kontatzeko moduak” gaia izango du oinarri eta ardatz. Jardunaldian komunikazioaren hainbat ikuspegi landuko dira, enpresetako eta sektoreko edituen esperientzia errealak partekatuz.
Egitaraua
Pello Rodriguezek, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidenteak, emango dio jardunaldiari hasiera. Eta jarraian, Komunikazio Departamentuko kideak diren Javier Marcos eta Iban Garatek MONDRAGONeko komunikazio plana aurkeztuko dute.
Kafe ostean, eztabaidarako tartea zabalduko da, eta Ane Zuazubizkarrek, Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak, “Esperientziak: garena zelan kontatu kanal ezberdinetan” mahaingurua moderatuko du. Hizketaldi horretan, komunikazio alorreko lau adituk parte hartuko dute: Eduardo Elizalde (Laboral Kutxa) , Ainhoa Oyarbide (Eroski), Ander Olariaga (Orbea) eta Asier Ibarrondo (Data Comunicación). Mahainguruan zehar, besteak beste, LinkedInen, marketinean, adimen artifizialaren erabileran eta enpresa-identitatearen eraikuntzan izandako esperientziak partekatuko dira.
Jardunaldiari jarraipena emateko, narratibaren indarraz jardungo duten bi adituk euren jakintza eta esperientzia partekatuko dute: Jose Antonio Pérez Ledo gidoilari eta idazleak, batetik, eta, Karmele Jaio idazle euskaldunak, bestetik.
Foroari amaiera emateko, ondorio eta titular nagusien laburpena egingo da, eta ondoren mokadutxoa eta tertulia izango dira parte-hartzaileen artean.
Izen-ematea eta informazioa
Ekitaldian euskaraz eta gaztelaniaz parte hartu ahal izango da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua ere eskainiko da. Izen-ematea e-posta bidez egin daiteke, kforoa@mondragoncorporation.com helbidera idatzita, kooperatibaren izena zehaztuta.