Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Juan Leibar hil da
Atzo, larunbata, Juan Leibarrek 94 urte zituela utzi gintuen, Covid-19 birusak jota. Leibar, urte askoan Lanbide Eskolan (MGEP- Mondragon Unibertsitatea) irakasle izateaz gain, Arizmendiarrieta hobekien ezagutzen zuen pertsonetako bat ere izan zen, bere laguntzaile estua izan zelarik. Arrasaten jaioa, Eskoriatzako Marianisten ikastetxean ikasi zuen eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrileko Conplutense unibertsitatean. Eskolan, literatura irakasle izateaz gain, idazkari nagusi ere izan zen.
Oso gizon jatorra izan zen, letren maitalea, kooperatiba-errealitatea kontatzean estilo propioa zuen eta oso konprometituta zegoen Esperientzia Kooperatiboarekin.
Leibarren beste alderdi bat irakurtzeko eta idazteko grina izan zen. Izan ere, Arizmendiarrietaren lehen biografoa izan zen, On Jose Mariaren bizitzari buruzko deskribapen batekin, Cuadernos de Otalora bilduman argitaratu zuena. Kontalari fina izan zen, idazketa sinple eta zehatzaren aitzindari bat, eta buletinen sustatzaile bat -oso grafikoak eta atseginak- Eskolaren historia kontatzeko eta proiektuaren parte zen kolektibo guztia informatuta edukitzeko. Halaber, Debagoieneko herriei buruzko hainbat lan monografiko idatzi zituen, bere historia, geografia eta pertsonaia nagusiei erreferentzia eginez, eta 1994an argitaratutako "Eskola Politeknikoaren historia" liburuaren erredakzioan ere parte hartu zuen.
8 urte TU Lankideren zuzendaritzan
1976an, Arizmendiarrieta hil zenean, bere kazetaritza-ikutua TU Lankiden islatu zuen, izan ere aldizkariaren zuzendari izan zen 8 urteetan. Gainera, gerora, Erredakzio Kontseiluko kide ere izan zen, eta argitalpenaren 50. urteurrena ospatu zenean (2010ean), bere azken artikulua idatzi zuen, euskarazko titular batekin (Aurrera!). Bertan, aldizkariari lotutako pasadizo batzuk kontatzen zituen, eta "proiektua bizirik jarraitzeko beharrezko egokitzapen guztiak egitera" gonbidatzen gintuen.
"Juanito" oso gizon jatorra izan zen, letren maitalea, kooperatiba-errealitatea kontatzean estilo propioa zuen eta oso konprometituta zegoen Esperientzia Kooperatiboarekin. Aipamen labur honetatik, besarkada sentitua eman nahi diegu Mari Lourdesi, haren emazteari, Miriam, Edurne eta Ane alabei eta familia osoari.
Goian bego Juanito!