Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
“Komunitate esperientziaren” zerbitzura

Kooperatibismoa lutoz jantzi da, Jose Maria Ormaetxea joan zaigu eta. Kooperatibista eredugarria, langile nekaezina, gauzak ondo egitearen laguna eta, batik bat bere eskuzabaltasuna eta talentua Arizmendiarrietaren kooperatiba obraren zerbitzura jarri zuen gizona.
Bere pasio handiena enpresen sorrera eta hauen kudeaketa izan da. Eta bere zaletasun handiena idaztea, hain ondo ezagutzen zuen horretaz: Arrasateko kooperatibismoaz, hain zuzen. Horren adibide dira idatzi zituen bi liburuak, adibidez: “Orígenes y claves del cooperativismo de Mondragón”, “Didáctica de una Experiencia Empresarial” eta “La Experiencia Cooperativa de Mondragón”. Horrez gain, Arizmendiarrietari buruzko hainbat artikulu idatzi zituen, apaiz bizkaitarraren kanonizazio prozesuaren baitan.
Jose Marik lanerako ahalmen handia erakutsi zuen eta Caja Laboral zein Talde Kooperatibon bete zituen karguak medio, protagonista izan zen Taldearen eraketan. Halaber, horietariko kooperatiba asko berak sustatuta sortu ziren.
Oso pertsona zorrotza zen, bere buruarekin eta baita kolaboratzaileekin ere, eta buruan kezka nagusi bat: ekintza berriak eta lanerako aukera berriak sortzea.
Biziki Esperientzia Kooperatibora dedikatu zen. Horren adibide da, esate baterako, “Orígenes y claves del cooperativismo de Mondragón” liburuan bere emazte zenari, Maite Zeziagari eskainiko aipamena: "A Maite, que ha criado nuestros seis hijos y me ha permitido dedicarme a esta Experiencia comunitaria”.
Ormaetxea ez da agerraldi publikoen eta mikrofonoen laguna izan, eta honen harira, behin baino gehiagotan aipatzen zuen Arizmendiarrietaren aipua "ser y no parecer". Hori bai, gustoko zuen idaztea, eta egiten zituen bidaien memoria luze eta detailez beterikoak idazten zituen. Liburuak, txostenak, memoriak eta artikulu ugari idatzi zituen TU Lankiden ere. Tratu berezia izan zuen beti aldizkariarekin eta Aizmendiarrieta hil ondoren, berak bultzatu zuen irmoki.
TU Lankide aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko lehendakaria izan zen 1991ko maiatzetik 1997ko apirilera.
Pilotara zaletua zen (palan kokatu zuen 87 urte bete arte Txola, Marinen). Ibiltzea ere gustoko zuen eta irratiz jarraitzen zituen pilota partiduak eta Real Sociedadeko partiduak ere.
Fede handiko gizona, Jose Maria Arizmendiarrietaren jarraitzaile sutsua izan da, kanonizazio prozesuaren bultzatzailea.