Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Muntaketa automatikoaren sistemak
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Iritsi dira maskarak egiteko makinak Etxebarriara
Gaur goizean iritsi dira errepidez Cikautxora (Etxebarria, Bizkaia) Mondragon Assemblyk Txinan egin dituen 3 makinen lerro automatizatuak maskarak egiteko. "Ongi etorrian" Espainiako gobernuaren ordezkaria Erkidegoan Denis Itxaso izan da, eta Ekipamendua Dibisioko zuzendaria nagusia Juan Angel Garcia. Bertan izan dira baita ere Iñigo Laskurain, Luis Mari Imaz eta Carlos Arsuaga, Cikautxo, Mondragon Assembly eta Bexen Medicaleko gerenteak, hurrenez hurren. Azken kooperatiba hau arduratuko da maskaren ekoizpenaren kudeaketaz.
Mondragon Assemblyko teknikariek, Txinatik etorritako lau langile barne, erlojuaren kontrako lasterketan jarraituko dute lerroak ahalik eta lasterren muntatzeko eta ekoizten hasteko. Aurreikuspenak betetzen badira, litekena da maiatzaren lehen egunetan lerroak funzionatzen egotea da eta ehundaka maskara egitea orduko. Helburua da 10 milioi maskara egitea hilean.
Gogoratu behar da eskabide hau Mincoturretik (Espainiako Industria, Komertzio eta Turismoko ministerioa) egin zela, martxoaren erdi aldean. Orduan, MONDRAGONek elkarren arteko lankidetza balioan jarriz eta bere ahalmen industrialaz jabetuz, eskaerari heldu zion eta Bexen Medical eta Mondragon Assembly kooperatibak proiektuan murgildu zituen. Hilabete geroago, makinak hemen dira dagoeneko, eta orain erronka da muntatze lanak berehala egitea eta ekoizpena hastea, marka guztiak hautsiz.
MONDRAGON, bere kooperatiba batzuen arteko lankidetzari esker ‒hala nola Mondragon Assembly, Bexen Medical eta Cikautxo‒, erabilera kirurgikoko maskarak ekoizteko eragile garrantzitsu gisa aurkezten da estatuan, hilean 10 milioi baino gehiago fabrikatu ahal izango baititu.

