Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, 2026-2030 Plan Estrategikoa aurkeztu dio Batzorde Eragileari

Planak lau ardatz nagusi izango ditu; aurre-hartzea, berrikuntzaren azelerazioa eta Euskadi Europan kokatzea, beti ere oinarri asoziatiboan sendo ezarrita estrategia.
Card image cap
2026/03/12

Imanol Rego presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak entitatearen 2026-2030 Plan Estrategiko berria aurkeztu diete gaur Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Batzorde Eragileko kideei. Dokumentuak bira bat ezarriko du Innobasqueren mugarrietan eta jardueren helburuetan, eta Agentziaren jardunaren norabidea finkatuko du datozen urteetan. Lau zutabe estrategiko hauek dira planaren ardatzak: aurre hartzea, berrikuntzaren azelerazioa eta Euskadi Europan kokatzea. Estrategia horren motorra eta oinarria, berriz, bazkideen eta eragileen arteko lankidetza izango da.

Ardatz horietan aurrenekoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren monitorizazioa, analisia eta aurreratze estrategikoa sendotzea izango du xede. Bigarrenak, berriz, sistemaren berrikuntza-prozesuak azeleratzen laguntzea izango du helburu, baita sistemaren orientabidea eta inpaktua hobetzea ere. Orobat, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren esparruetan Euskadi Europan kokatzeko indar egingo du planak, Europako Eremuan gure lurraldearen presentzia sendotzeko. Ardatz horien garapenean, inpaktua sortzea izango da helburu, eta oinarria, berriz, Agentziaren bazkide sare zabala.

Innobasqueren Batzorde Eragilea Euskadiko erakundeetako, zientzia eta teknologia esparruetako eta industriako 16 ordezkarik osatzen dute, eta Imanol Rego da presidentea, Irizar Taldeko zuzendari nagusia. Agentziaren izaera publiko pribatuaren eta Euskadin berrikuntza bultzatzeko indarrean den aliantzaren isla da Batzorde Eragile hori

Gaur goizean eginiko saioan, honako hauek bildu dira: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburua eta Mikel Jauregi, Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburua; Maria Jose Armendariz, Gestamp konpainian Planifikazio Estrategikoko zuzendari korporatiboa; Ana Beobide, Petronorreko kontseilaria; Ana Santiago Giménez-Bretón, SISTEPLANTeko zuzendari nagusia; Oiane Niebla, SENER enpresako Proiektuen zuzendaria eta Berrikuntza Irekiko arduraduna; Xele Olaizola, Kutxabankeko Merkatu Digitaleko Behatokiaren arduraduna; Pello Rodríguez, MONDRAGON Korporazioko presidentea; eta Jesús Valero, TECNALIAko zuzendari nagusia eta Ikerkuntza eta Teknologia Erakundeen Europako Elkartearen (EARTO) presidentea.

Zuzendaritza Batzordeak onartu ondoren, Berrikuntzaren Euskal Agentziak ekainaren 3ko Batzar Nagusian aurkeztuko dizkie etapa berri honen mugarri eta jarduera-ildo nagusiak 900 entitate bazkideei. Horien artean daude enpresak, administrazio publikoak, hezkuntzako eragileak, zientzia eta teknologia esparruetako entitateak, bitarteko organismoak eta entitate sozialak.