Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Iñaki Dorronsoro, agur!
Dorronsoro Ataunen (Gipuzkoa) jaio zen 1947. urtean. Industria ingeniaritzako ikasketak egin zituen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, 1973an amaitu zituen, eta gero Ampon hasi zen lanean. 1983an Arrasatera (Gipuzkoa) joan zen, eta nagusiki talde kooperatiboan osatu zuen bere ibilbide profesionala. Besteak beste, taldean kooperatiba berriak sortzeko ideiak bilatzen eta garatzen aritu zen Laboral Kutxaren enpresen sustaketa dibisioan, eta, LKS taldearen sortzaileetako bat izan zen 1989an eta 1992an zuzendari nagusi izendatu zuten.
Hortaz gain, irakasle aritu zen Deustuko, Lancasterreko eta Mondragon unibertsitateetan. Azken horretan errektore kontseiluko kide izan zen, eta Ikerlan eta Ideko kide ere bai, besteak beste. Halaber, MIK Mondragon Ikerketa Kudeaketan zentroaren sustatzailea, presidentea eta zuzendaria izan zen behin baino gehiagotan.
Dorronsoro enpresa zuzendaritza, eredu kooperatiboaren garapena, ezagutzaren bultzada eta proiekzio instituzionala konbinatu zituen, enpresa, berrikuntza eta gizartea konektatzeko.
Irakurle fina, gai sozialekin sentsibilizatua eta euskaltzalea, solaskide ona, enpatikoa, mendizale amorratua (Pirinioak zituen gustoko, bereziki), kirolari handia eta eredu kooperatibistaren defendatzaile eta dibulgatzaile handia izan zen Iñaki. Besarkada sentikor eta zintzo bat bere familiari, eta bereziki Asun bere emazteari eta Amaia eta Eneko seme alabei.
Hileta elizkizuna ez da izango, baina gorpua Beasaingo Goierri beilatokian egongo da gaur 10:00etatik 13:00era bitartean eta 15:30etik 20:00etara bitartean.
Gugan bego, Iñaki!