Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Iker Alberdi Eraikuntza Dibisioko lehendakariorde berria
Iker Alberdi, Onnera Groupeko egungo zuzendari nagusia, korporazioko Eraikuntza Dibisioko lehendakariorde berria da, eta erretiroa hartu berri duen Jose Luis Lizarbe ordezkatuko du karguan.
Lehendakariorde berria Legazpikoa da (Gipuzkoa) eta 18 urte daramatza Onnera Group-en. Izan ere, 2002an fabrikazio arloko buru arituz han ekin zion bere ibilbideari. Gero egosketa unitateko zuzendaritzari heldu zion eta Edesa Horecaren zuzendari nagusia izan zen Polonian. Ondoren, Europarako eta Asiarako Asber eta Edenox marken zuzendaria izan zen, 2015eko martxoan Fagor Industrialeko zuzendaritza nagusia hartu zuen arte. 2017an, talde osoaren zuzendaritza nagusiaren buru jarri zen. Alberdi Mondragon Unibertsitateko ingeniari industriala da eta unibertsitate horretako MBA Executive bat dauka.
"Harro nago erantzukizun berri honekin. MONDRAGONek pertsonen parte hartzea eta integrazioa bultzatzen du enpresen kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan. Ikuspegi honen parte aktibo gisa, pribilegio bat da printzipio horiek betetzen lagundu ahal izatea” nabarmendu du Iker Alberdi MONDRAGONen lehendakariorde berriak. "Egunez egun lan egingo dugu, Dibisioa gehiago hazi eta heda dadin, betiera berrikuntzari, parte hartzeari, lankidetzari eta gizarte erantzukizunari eutsiz”, zehaztu du.