Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Ika Mizka egitasmoaren 2017ko edizioa MUko Orona Ideo campusean estreinatuko da
'Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara?' duen egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulok sustatzen dute, eta euskarari buruz solasean jarriko ditu hiru unibertsitatetako ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.
2017ko otsailaren 16an, Hernani MUko Orona Ideo campusean; martxoaren 9an, Donostian, UPV/EHUko Informatika Fakultatean, eta martxoaren 22an, Donostian berriro, Deustuko Unibertsitatearen campusean. Hiru data horietan egingo dira Ika Mizka egitasmoaren bosgarren edizioko hiru saioak.
Egitasmoak, euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, gai jakin baten inguruan eztabaidatu eta iritziak elkar trukatzeko balio du. Aurtengo bosgarren saio honetan, teknologia berrietan euskararen erabilera landuko dute parte-hartzaileek. Sare sozialak, gailuak eta sarea bera gure eguneroko bizitzaren parte bilakatu diren honetan, teknologia berrien eremuan eta bertan ohikoak diren termino anglosaxoien eremuan, euskarak jokatzen duten paperari buruz mintzatuko dira ikasleak. Solasaldia eta zizka-mizkak uztartuz, mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera eseriko dira beste behin.