Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Idekok industria aeronautikoaren iraunkortasunean eta digitalizazioan jarriko du arreta JEC World 2024 azokan
Ideko zentro teknologikoak aurten ere presentzia nabarmena izango du JEC World nazioarteko azokan, konpositeak edo material konposatuak fabrikatzeko eskaintza teknologikoa aurkezteko. Eskaintza horrek bi oinarri nagusi izango ditu: jasangarritasuna eta digitalizazioa.
Martxoaren 5etik 7ra, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak konpositeen fabrikazioan dituen gaitasun eta berrikuntza teknologikoak erakutsiko ditu, batez ere ekoizpen aeronautikoaren automatizazioa eta eraginkortasuna areagotzea helburu dutenak.
Aeronautikaren sektorean material konposatuen fabrikazioaren emisioak eta ingurumen-aztarna murrizteko robotika- eta automatizazio-teknologien ikerketa ere erakutsiko ditu Idekok
Hain zuzen ere, Mobility Planeten aurrean, EspañaV Pabilioiko 6 pasiloan, 108 standean, Europa mailako zenbait ikerketa-proiektutan garatutakoa erakutsiko du Idekok. Proiektu horiek erakundeak dituen azken belaunaldiko instalazioei direla medio, konpositeak fabrikatzeko prozesu aurreratuak ezarri ditu.
Nabarmentzekoa da Europar Batasunak finantzatutako Infinite ekimenaren kasua. Ekimen horretan, Ideko partzuergo teknologiko baten buru da, eta konposite aeronautiko sentsorizatuak garatzen dihardu digitalki, osagaien fabrikazioa eta haien egitura-osasuna bizi-ziklo osoan zehar monitorizatu ahal izateko.
Bestalde, fotopolimerizazioan oinarritutako fabrikazio-soluzio oso bat ere erakutsiko du, ontze ultramorea (UV) ere esaten zaiona, Fotopol ikerketa-proiektuan lortutako emaitza hau, material konposatuak fabrikatzeko teknologia zirkular eta eraginkorrak garatzeko alternatiba gisa proposatzen da.
Zentro teknologikoak eremu horretan duen know how-a islatuta geratuko da, halaber, Clean Aviation europar ekimenaren eskualdeko hegazkin hibrido-elektriko berrirako likidoz prozesa daitekeen erretxina termoplastiko berri baten sintesian edo fuselaje-panelen garapenean egindako aurrerapenekin.
Aeronautikaren sektorean material konposatuen fabrikazioaren emisioak eta ingurumen-aztarna murrizteko robotika- eta automatizazio-teknologien ikerketa, eta markatzaile optikorik gabeko posizionamendu-sistema malgu baten garapena, robot kolaboratiboetan integratutako eta ikusmen artifizialeko kanpo-sistemekin konpentsatutako fotogrametria-teknologiak erabiliz, IDEKOren berrikuntzetako batzuk izango dira JEC World 2024an.
Punta puntako instalakuntzak
Azokan aurkeztuko dituen garapenak gauzatzeko, euskal zentro teknologikoak punta puntako instalakuntzak eta hainbat zelula pilotu ditu , hala nola Automated Dry Material Placement (ADMP) fabrikazio-tailerra, osagai aeronautikoak ekoizteko bereziki diseinatua; edo beira-zuntzezko piezak fabrikatzeko zelula, UV ontze-aurrebustien bidez.
Gainera, Idekok fotogrametria bidezko posizionamendua duten eta pieza aeronautiko handiak muntatzen modu sinkronizatuan lan egiten duten bi robotez osatutako zelula bat du, eta prozesu zein produktuak karakterizatzeko sentsorizazio teknologiak dituzten hainbat laborategi ditu. Hau gutxi balitz, Euskal Herriko hainbat unibertsitatetako taldeekin elkarlanean aritzen da bere eskaintza teknologikoa osatzeko.