Irakurriena
- 1. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 2. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 3. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 4. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 5. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 6. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 7. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 8. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 9. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
- 10. Leartikerrek miokardio-infartua tratatzeko soluzioak garatzen duen proiektuan hartzen du parte
IDEKOk bost konpainia gehiago sartu ditu bere enpresa kolaboratzaileen sarean

Aipatutako LANTIER, SAVVY Data Sytems, Pomdi, IPF eta Abrasivos Unesa konpainiak jarduera estrategikoko arloetan espezializatuta daude, hala nola papergintzan, fabrikazio industrialeko prozesuen digitalizazioan, erabilera industrialerako diamantezko tresnetan, poliuretanozko aparrak fabrikatzeko ingeniaritzan eta urratzaileen ekoizpenean.
"Industria sektore ugari hartzen dituzten enpresak dira, lankidetza bideak aztertzeko, osagarritasunak identifikatzeko eta manufacturingari aplikatutako teknologien garapenean dugun espezializazioa sendotzen jarraitzeko aukera emango digutenak", esan du Fabian Berridik, IDEKOko zuzendari komertzialak.
Lankidetza estuan arituko dira enpresen beharrak eta IDEKOren ikerketa helburuak bateratzeko, bai eta teknologia eta ezagutza transferitzeko bideak sustatzeko ere.
Sinatutako hitzarmenei esker, Enpresa Kolaboratzaileak zentro teknologikoko adituekin solasean egon daitezke beti, eta etengabeko aholkularitza izan dezakete I+Gko proiektuak identifikatzeko, finantzaketa programak bilatzeko eta joera teknologikoei eta berrikuntza programei buruzko informazio pertsonalizatua eskuratzeko.
Lortutako akordioen esparruan, enpresek lehentasuna izango dute erakundearen zerbitzuak ematean eta foro eta ekitaldi teknologikoetan parte hartzean, bai eta IDEKOren abangoardiako instalazioak eta ekipamenduak –prototipo tailerrak, doitasunezko ingeniaritzako laborategia edo Digital Grinding Innovation Huba, esaterako– erabiltzeko erraztasunak ere.
Hitzarmenek, halaber, talentuaren eta giza kapitalaren esparrua hartzen dute. Enpresek zentro teknologikoaren barruan prestatutako ikertzaileei buruzko lehentasunezko informazioa izango dute, haiek lehentasunez kontratatu ahal izateko.
"Bost enpresa horiek gure kolaboratzaileen sarean sartzeak IDEKOk transferentzia teknologikoarekin duen konpromisoa indartzen du eta industri saretik are hurbilago egotea ahalbidetzen dio. Akordio horien bidez, enpresa horiekin genuen lankidetza bultzatu nahi dugu, aukera eta sinergia berriak sortuz, gure ahalmenei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko", gaineratu du Berridik.
IDEKOk sustatutako Enpresa Kolaboratzaileen sarea oso tresna baliagarria da espezializazioa eta transferentzia teknologikoa, berrikuntzaren aldeko apustua, industrien lehiakortasuna eta trebakuntza profesionala sustatzeko.