Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Ibis kateko hotel berri bat hornitu du Gerodanek Gasteizen
Erronka garrantzitsu bati aurre egin diote, gainazal mota desberdinen gainean materialak eta akaberak konbinatuz.
Gerodan MONDRAGON Hospitality-ko partaide da eta hotel eta egoitza geriatrikoen ekipamenduan espezialialista da. Hotel berri honen bost solairuak hornitu ditu, eta guztira 112 logela eskaintzen ditu, Gasteizko handienetako bat, turisten eta negozio-bidaietako profesionalen eskura. Euskal Herria Bulebarrean dago kokatuta, Eusko Jaurlaritzaren eraikinen, Telefonicaren eraikinaren eta Txagorritxu Ospitalearen artean.

Gerodanek erronka garrantzitsu bati egin behar izan dio aurre, gainazal mota desberdinen gaineko materialen eta akaberen konbinazio zabalagatik, zuren, ijezketen, ehunen, metalen eta argiztapen tekniko zein dekoratiboen arteko akaberen konbinazio eta doikuntza gogorragatik. Diseinu oso eguneratua, praktikoa eta eraginkorra izan dadin sortua.