Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Huhezineman lanak aurkezteko epea bukatzen da
Seigarren edizio honetan lanak aurkezteko epea gaur, martxoaren 1ean bukatzen da. Aurten, 3.000 euro bideratuko dira film labur onenak saritzeko. Irabazleak zeintzuk diren apirilaren 16, 17 eta 18an Aretxabaletako Arkupe Kultura Etxean egingo diren ekitaldietan emango da ezagutzera.
Aurten modu honetan banatuko dira sariak:
* Goiena saria (*): 1.500 €
* Huhezinema saria (**): 1.000 €
* Ikusleen saria: 500 €
(*) Goiena saria euskarazko film onenak jasoko du, epaimahaiak hala erabakita.
(**) Huhezinema saria beste hizkuntza batean eginiko film onenak edo euskaraz egindako bigarren lan onenak jasoko du.
Epaimahaia ikus-entzunezko adituek osatuko dute.