Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 3. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 4. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 5. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 6. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
HUHEZINEMA 2022 edizioko finalistak aukeratu dituzte
Hilabete bukaeran egingo da Huhezinemaren 15.edizioa. Aurten, iazko edizioarekin alderatuz, berriro ere formatu presentzialera itzuliko da lehiaketa. Lanak bidaltzeko epea hilabete batzuk irekita izan ondoren, Sail Ofizialean 46 film labur jaso dira, MU sailean bederatzi lan eta bideoklipen sailean 29 jaso ditu antolakuntzak. Lan guztiak ondo baino hobeto aztertu ondoren, epaimahaiak finalistak hautatu ditu.
Lan guztien artean 21 euskaraz eginikoak dira, hau da, lanen %68 euskaraz sortutakoa da
Lan guztien artean hogeita bat euskaraz eginikoak dira, hau da, lanen %68 euskaraz sortutakoa da. MU sailean bederatzitik zortzi dira euskaraz, sail ofizialean gutxiago dira, hamarretik lau eta bideoklipetan hamabitik bederatzi egin dituzte euskaraz.
Zuzendariei begira jarrita, hamaika lan dira emakumeek zuzendutakoak, lanen %36 zuzendu dituzte emakumeek. MU sailean bederatzi lanetik zazpi dira emakumeek zuzendutakoak, sail ofizialean hamarretik bi eta bideoklipen atalean hamabi zuzendarien artean bi dira emakumezkoak. Azken bi urteetan online edo formatu hibridoan egin behar izan da Huhezinema, baina aurtengoan berriro ere era presentzialera itzuliko da lehiaketa. Martxoaren 30etik apirilaren 1era Aretxabaletan egingo da.