Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Huhezinema 9. edizioa abian
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 14 ikaslek osatzen dute lan-talde berria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu. Jaialdiko hiru sailak irekita daude: Sail Ofiziala, Basque Culinary Lehiaketa eta MUko IkasleenLehiaketa. Filmak bidaltzeko epea 2016eko otsailaren 10era arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com
Berrikuntza ugari 2016ko edizioan
• Goiena/Ogeita4 Saria. Ogeita4 Camera Solution enpresarekin lortutako akordioari esker,
Goiena Sariari hiru egunetarako kamera materiala gehituko diogu (1500€tan baloratuta)
euskarazko film labur berri baten ekoizpenerako. Film labur berri hau Huhezinema 2017an
aurkeztuko da.
• Vertigo saria berreskuratuko dugu, ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko. Sari honen epaimahaikideak MUko Ikus-entzunezko graduko ikasleak izango dira.
• Basque Culinary Lehiaketa indarberrituta. Joan den urtean zinema ikasleei soilik zegoen
bideratuta, aurtengoan berriz Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du.
• Lanak aurkezteko plataforma berria: Aurten lanak Festhome plataformaren bitartez aurkeztu daitezke, eta baita Movibeta, aurreko urteetan bezala.