Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Herrigintzaren Berrikuntza Aditu Titulu berria
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Ikertegiak eskainiko du 2019ko urriaren 24tik aurrera.
Mondragon Unibertsitateak datorren ikasturtean eskainiko duen ikastaroaren helburua da euskalherrigintzan jarduteko gaitasunak ezagutu, ulertu eta garatzea. Horretarako munduaren aldaketaren testuinguruan begirada jarriko dugu gure herriaren berariazko ezaugarrietatik abiatuz.
- Gaia: Kultura eta Gizartea
- ECTS/orduak - 300 ordu
- Egutegia: 2019/10/24 - 2020/05/30
- Tokia: Hernani (Orona-Ideo)
- Modalitatea: aurrez aurrekoa
Nori zuzendua:
Herrigintzan eremu desberdinetan dabiltzan profesionalei zuzendua dago aditu titulu hau. Hala nola:
- Udalgintzako ordezkari politikoak.
- Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundietako ordezkari politikoak.
- Udal teknikariak.
- Aldundietako teknikariak.
- Garapen agentzietako teknikariak.
- Euskal alderdi politikoen ordezkariak.
- Euskal gizarte zibil antolatua osatzen duten eragileen ordezkariak.
- Euskal gizartean, orokorrean, herrigintzan ari diren norbanakoak eta profesionalak.
- Informazio gehiago:
https://www.mondragon.edu/cursos/eu/gaiak/kultura-gizartea/herrigintzaren-berrikuntzan-aditu-titulua