Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Hautatu dira "Impulso Emprendedor" ekimenean parte hartuko duten zortzi startupak
Nafarroako Gobernuak sustatu eta CEINek kudeatzen duen programaren helburua da hazteko ahalmena duten enpresa berritzaileak merkaturatzen laguntzea.
Zortzi startupek hartuko dute parte "Impulso Emprendedor" izeneko programaren hamalaugarren edizioan. Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak sustatzen du programa, CEINen bitartez, enpresa-proiektu berritzaileak garatzen eta merkatura iristen laguntzeko.
MONDRAGONek berrikuntzarekiko konpromisoa indartu du
MONDRAGON Korporazioak, MONDRAGON Venturesen bitartez, enpresa mentore gisa parte hartzen du aurten ere programan, ekintzailetza teknologikoa eta enpresa-berrikuntza bultzatzen duen papera sendotuz.
Edizio honetan, programak 76 eskaera jaso ditu, eta horietatik zortzi startup teknologiko hautatu dira, zeinak CEINeko aditu-taldeak sustatuko dituen, eta programaren enpresa mentoreek lagunduko dituzten.
Edizio berrian hautatutako startupak
Startup hauek aukeratu dira: Bee Happy Apicultura, El Deseo Artesano, Homvers, InsAIght, KoAir, Koiote, Mirror Health eta Sowify.
Hautaketa Caja Rural de Navarra, Cinfa, Corporación Mondragón, Grupo Enhol, MTorres, Salinas de Navarra, Viscofán eta Zabala Innovation Consulting enpresetako ordezkariek, CEINeko ordezkariekin batera, osatutako epaimahaiak egin du.
Berrikuntza, hazkundea eta negozio-eredua funtsezko irizpide gisa
Startupak hautatzeko, hainbat alderdi baloratu dira, hala nola produktuaren edo zerbitzuaren izaera berritzailea, hazteko potentziala, negozio-ereduaren argitasuna, egindako salmentak eta talde sustatzaileen motibazioa.
Enpresa-garapena bizkortzea, mentorizatzea eta laguntzea
CEINek programa espezializatu bat eskainiko die hautatutako enpresei, salmentak profesionalizatzeko, merkataritza-estrategia indartzeko eta merkatuan haztea errazteko.
Gainera, startupek banakako aholkularitza eta sei hilabetez CEINen Berrikuntza Mintegirako sarbidea izango dute. Horrez gain, nazioko zein nazioarteko enpresa-ekitaldi eta -topaketetan parte hartzea ahalbidetuko zaie.
Enpresa mentoreek, horien artean MONDRAGON Ventures, beren esperientzia, enpresa-ikuspegia eta ezagutza sektoriala emango dituzte, eta, gainera, sarien diru-zuzkidura egingo dute, 34.000, 20.000 eta 10.000 eurokoa.
Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventureseko zuzendariaren hitzetan:
"14 urte daramatzate interes handiko startupak eta inpaktu handiko metrikak hautatzen. Edizio honetan 76 eskaera jaso dira guztira, eta horietatik 8 enpresa teknologiko hautatu dira. Aukerautako proiektuak CEINeko talde adituak sustatuko ditu eta 8 korporatibok mentorizatuko dituzte, horien artean MONDRAGON Corporation, MONDRAGON Venturesen bitartez. MONDRAGONetik lehentasuna eman diegu industria aurreratuari, nekazaritzako elikagaien sektoreei, osasunari eta Hospitalityri zuzendutako irtenbide adimendunak eskaintzen dituzten enpresei "
Startup irabazleen egutegia eta finantzaketa
Programa azarora arte garatuko da, eta sari-banaketarekin eta finantzaketa gehigarria eskuratzeko aukerarekin amaituko da.
Hiru startup irabazleek 100.000 eurorainoko partaidetza-mailegu bat eskuratu ahal izango dute, Sodena sozietate publikoak emana, Nafarroako enpresa-ekosisteman hazkundea eta sendotzea bultzatzeko.