Hamar familiatik bederatzik udako promozioak aprobetxatzen dituzte euren erosketetan

Udako erosketa ohituren analisia egin berri du Eroskik. Hala, Eroski Taldeak apustu iraunkor bat darama kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko orduan. Udako kanpainan, balioari dagokionez salmenten %30,1 promozioen bidez egin ziren; merkatuaren batezbestekoa baino 11,5 puntu handiagoa da kuota hori.
Card image cap
2026/07/27

Udan aldatu egiten da Espainiako familien erosteko modua, baina ez haien lehentasunak. Testuinguru horretan, kontsumitzaileek jarraitzen dute orekarik onena bilatzen kalitatearen, freskotasunaren eta prezioaren artean; hala, Eroskik ikusten du hamar etxetik bederatzik promozioan den produkturen bat gaineratzen dutela udaldian. Horretaz gainera, eskaintza horiek aprobetxatzen dituztenek erosketa osoagoa eta sarriagoa egiten dute: batez beste 30,2 euro gastatzen dute tiket bakoitzeko. Promoziorik gabeko produktuak erosten ez dutenek, berriz, 16,7 euro.

Datuok erakusten dute promozioa jadanik ez dela eskaintza jakin batekiko erantzun puntuala, baizik eta ohiko erreminta bat saskia planifikatzeko orduan

Erosketa bakoitzean, artikulu gehiago ere sartzen dituzte (13 unitate, 6 unitateren aldean) eta bisita gehiago egiten dituzte uda osoan (14 tiket, 2 tiketen aldean). Datuok erakusten dute promozioa jadanik ez dela eskaintza jakin batekiko erantzun puntuala, baizik eta ohiko erreminta bat saskia planifikatzeko orduan. Ez zaio lotzen prezio apalagoa bilatzen duen noizbehinkako kontsumitzaileari; izan ere, etxe askoren estrategiaren parte dira promozioak. Horiek erosketa osoagoak egiten dituzte, eta maizago joaten dira saltokietara. Hori ikusirik, Eroski Taldeak apustu iraunkor bat darama kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko orduan.

Udako kanpainan, balioari dagokionez salmenten %30,1 promozioen bidez egin ziren; merkatuaren batezbestekoa baino 11,5 puntu handiagoa da kuota hori, eta kalitateari uko egin gabe kontsumitzaileei aurrezkia helaraztera bideratutako merkataritza politikaren isla da.

Udaldira egokituriko saskia

Udako kanpainak ere aldatzen du erosketa saskiaren osaera. Sasoiko frutak eta barazkiak ez ezik, hilabeteotan, garrantzia hartzen dute noizbehinka kontsumitzen direnen kategoriak, hala nola izozkiek, edari freskagarriek, garagardoak, kontserbako arrainak eta eguzkitako produktuek. Familia ohiturak aldatu direlako gertatu da bilakaera hori; horregatik, bai sorta eta bai promozioko jarduera egokitu egin behar izaten dira udako sasoi honetako behar zehatzetara. Promozio estrategia era transbertsalean iristen da etxe mota askotara. Nahiz eta umeak dituzten familiak udan gehiago gastatu promozioetan, familia txikiek proportzio handiagoan egiten dituzte horrelako erosketak.

Promozio jarduerez gainera, marka propioko produktuen eskaintza zabala du, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dena erosketa saskian, eta sendotu egin da alternatiba gisa

Horrek berresten du aurrezkia dela lehentasuna kontsumitzaile soslai horietan denetan. "Gure helburua da familiei laguntzea aurrezteko modua emango dien balio proposamen bat eginez kalitateari uko egin gabe. Horretarako, etenik ez duen promozio politika bat konbinatzen dugu eskaintza zabal batekin: marka propioko produktuak, produktu freskoak eta sasoikoak, bai eta gure fidelizazio programako abantaila pertsonalizatuak ere, bakoitzak erosketa saskia bere beharren arabera optimiza dezan", adierazi du Beatriz Santosek, Eroski Taldeko zuzendari komertzialak.

Aurrezpen eredu honek elkarrekin konbinatzen ditu promozioak, marka propioa eta fidelizazioa Eroski Taldearen aurrezpen politikak, palanka osagarri bat baino gehiago ditu. Promozio jarduerez gainera, marka propioko produktuen eskaintza zabala du, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dena erosketa saskian, eta sendotu egin da alternatiba gisa, berekin konbinatzen baititu kalitatea, berrikuntza, elikadura osasungarria eta aurrezkia. Kooperatiban, marka propioak dagoeneko salmenten balioaren %37,7 eta saldutako unitateen %42,8 hartzen ditu; gainera, horrelako produktuetara zale diren etxeek maizago erosten dute, eta batez beste gehiago gastatzen dute.

Proposamen horren osagarri, fidelizazio programa bat eskaintzen du, bezero bakoitzarentzako abantaila pertsonalizatuekin, eta, aldi berean, produktu freskoen, sasoikoen eta hurbilekoen aldeko apustu sendoa egiten du. Gainera, 2025ean, Eroskik beste 485 erreferentzia gehitu zizkion marka propioko produktu sortari, eta, guztira, 6.000 erreferentzia baino gehiago ditu dagoeneko. Helburua da kalitatea, berrikuntza eta aurrezpena uztartzen dituen eskaintza egiten jarraitzea. Hori guztia jarraipeneko estrategia baten parte da, asmoa baita balio proposamen bat eskaintzea aurrezpena, kalitatea eta berrikuntza konbinatuta, eta kontsumo ohituren bilakaerarekin lerrokatutako erantzun bat ematea.

Banaketa komertziala