Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Goi Eskola Politeknikoak Europako Arrowhead I+G proiektu pilotuan parte hartuko du
Arrowhead proiektuak energia-eraginkortasuna handitu eta energiaren erabilera malgutu nahi du, automatizazio eraikinetan, azpiegitura publikoetan, industria-prozesuetan zein energia-sektorean teknologia txertatuez baliatuz. Proiektua, lau urteko epean garatuko da, aurtengoa lehena izanda.
Mondragon Unibertsitatea ez da bakarra proiektuan parte hartzen duena: Orona, ULMA Embedded Solutions, Fagor Electrodomesticos eta IK4-Ikerlan (MONDRAGON taldekoak), IK4-Tekniker, Tecnalia eta Donostiako Sustapena enpresek ere hartzen dute parte.
Sistema Txertatuak
Aipaturiko teknologia txertatuak, arazo jakin bat eraginkortasunez konpontzeko bereziki diseinatutako eta optimizatutako elektronika eta softwarea dituzten gailuak dira. Ekipoak, makinak eta instalazioak kontrolatzeko, monitorizatzeko eta erabiltzeko beharrezkoak dira sistema hauek.
Sistema Txertatuak edozein lekutan aurki ditzakegu, hala nola semaforoetan, zentral nuklearretako kontroletan, autoetan, hegazkinetan, igogailuetan, aire girotuan, sare elektrikoetan, ekipamendu medikoan, telefonoetan eta jostailuetan.