Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
"Garraioan eta osasun arloan desinfekzio zerbitzuak eskaintzen ari gara: Metro Madrid, Gurutzetako ospitalea..."
Koronabirusak eragindako krisi sanitarioak eta globalak bete berean harrapatu dut Ondoan, MONDRAGON Korporazioko kooperatiba. Ondoan, gaur egun Aholkularitza Teknikoa, Ingeniaritza Proiektuak eta Laguntza Teknikorako eta Mantentze-lanetarako Zerbitzuak eskaintzen ari da, beti ere, bezeroen eskaerak eta beharrak hobeto asetzeko zerbitzu sorta zabala eskainiz. Zamudion ditu bulego orokorrak baina Euskaditik kanpo ere baditu bulegoak.
Covid-19ak eragindako krisia hasi zenetik, Ondoan kooperatiba desinfekzio zerbitzu eskaintzan aritu da burubelarri. Bereziki osasun arloko zentro eta ospitaleetan eskaintzen dituzte aipatu zerbitzuak, baita garraioari lotutako plataforma ezberdinetan ere. “Metro Madrid, Metro Bilbao edo eta Gurutzetako zein Donostia ospitaleko desinfekzioan ari gara jo eta ke, ditugun baliabide berrienak eta eraginkorrenak eskaintzen”. Horren guztiaren inguruan hitz egin dugu Ramon Castelorekin, Ondoan-eko barneko aireko kalitatearen zerbitzu buruarekin.