Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 2. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 3. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 4. Ausolanek eta Basque Team-ek Aktiba zaitez kanpaina abiarazi dute, haurtzarotik jarduera fisikoa sustatzeko
- 5. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 6. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 7. Juanjo Ansoategi hil da
- 8. LagunArok normaltasunaren itzulera iragarri du
- 9. Pertsonen berrikuntzaren hilabetea Garaian
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
FLL Euskadi-MONDRAGON otsailaren 8an izango da

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa otsailaren 8an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia bizitzeko aukera izango dugu bertan, beraien proiektu zientifikoak aurkeztera etorriko diren ikasleen eskutik. Horrez gain, talde bakoitzak LEGO piezez eraikitako robot bat diseinatu du robot jokoak planteatzen dituen erronkak gainditzeko. City Shaper erronka medio, ikasleek beraien programa zientifikoan hiri adimenduek eskaintzen dituzten erronkak aztertu eta hauetarako proposamenak planteatu beharko dituzte.
Arrasaten jokatuko den finalean Euskal Autonomi Erkidegoko 13 ikastetxe ezberdinetako 352 ikaslek dute izena emana, horietatik 22 taldek FLL finalean parte hartuko dutelarik, eta 20k aldiz FLL Junior-ean. FLL torneoan irabazle suertatzen dira taldeak Espainia mailako finalean parte hartzeko txartela eskuratuko dute.
Elkarlanaren emaitza
FLL Euskadi-MONDRAGON finala Mondragon Unibertsitatea, MONDRAGON Korporazioa, Ausolan eta Innobasquek antolatua dago. Horrez gain, ekimena aurrera atera ahal izateko beharrezkoa izaten ari da inguruko kooperatiben zein Euskal Herriko bestelako enpresen laguntza, besteak beste Arrasateko Udala, Dominion, Euskaltel Fundazioa, Fagor Taldea, Ikerlan, Laboral Kutxa, Maier edo Ulma. Horrez gain, ekimen akademiko bat izanik, oso garrantzitsua da erakunde publikoen babesa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkako Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritza kolaboratzaile izanik. Baina magnitude honetako ekitaldi bat aurrera eramateko boluntarioen papera ezinbesteko bilakatzen da, eta aurten ere hauei esker lehiaketa aurrera eramateko eskatzen diren profilak beteko dira, hauen artean daudela floater, epaile, epaile, Pit Manager, Score eta Time Keeper edo Open Field-ak.
Egoitz anitzeko finala
Lehen aldiz, aurtengo FLL finala hiru egoitzetan jokatuko da aldi berean. Arrasatekoaz gain, Bilbon eta Donostian ere jokatuko da FLL finala, bietan ere otsailaren 8an, hirurak aldiberekotasunez jokatuz. Bilboko egoitzan Deustuko Unibertsitatea izango da eragile nagusia, eta Donostian aldiz Fomento San Sebastian, Arrasatekoarekin batera Innobasqueren koordinazioarenpean. FLL Euskadi-MONDRAGONen bezala, Bilbo eta Donostiako lehiaketetatik ere FLL Espainia finalera sailkatuko dira taldeak irtengo dira.