Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON iristear
Agente antolatzaileak gaur bildu dira (urtarrilak 31) ekitaldiaren aurkezpen ofizialerako. Bertan, Ibon Antero (MONDRAGON Korporazioa), Nekane Errasti (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa), eta Juan Mari Bergaretxe (Ausolan) elkartu dira.
FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa otsailaren 8an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Eta Arrasaten izango den lehiaketatik estatu mailako finalera sailkatuko diren taldeak irtengo dira.
Datu esanguratsuak
Lehen edizio honetan 42 taldek hartuko dute parte, 22 FLL kategorian eta 20 Junior kategorian. Partaideak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik gerturatuko dira; konkretuki Lauxeta Ikastolatik (Zornotza) hamahiruk, Bihotz Gazteatik (Santurtzi) bederatzik, Arizmendi ikastolatik (Arrasate) lau taldek, Santa Maria Portugalete, Flaming Herri Eskola (Billabona) eta San Fideletik (Gernika) hiru, CEIP Labastida (Bastida) eta Urkidetik (Gasteiz) bina eta Zuazola eta Igor Ormatik (Arrasate), Sagrado Corazón (Bermeo) eta Txantxiku Ikastolatik (Oñati) talde bana izango dira.
Talde parte-hartzaileak azken egunak aprobetxatzen dihardute CITY SHAPER erronkari ahalik eta hoberen aurre egin ahal izateko.
Kontuan izanik gehienez 16 pertsonetako taldeak osatu daitezkeela torneoaren egunean, 350 ikasle inguru batzea aurreikusten du antolakuntzak.
Talde parte-hartzaileek etorkizuneko hiri adimentsuetan nola bizi daitekeen erakutsiko digute, teknologia berriek gure egunerokoan izango duten eragina nolakoa izango den azalduz. Bestalde, robotaren jokoak bertaratutakoak dibertituko ditu genio txikien asmakizunekin.
Dena prest CITY SHAPER erronkarako!