FHORMAK, eskultura multzoa Garaiako LKSren eraikinerako

Bertako agintarien aurrean, Maria Ubarretxena alkatea buru, Fhormak eskultura multzoa inauguratu da, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean kokatuta dagoen eta hainbat enpresen egoitza den LKS-ko eraikinaren sarreran egindako eskultura. Eraikin honek 10 urte bete ditu aurten.
Card image cap
2018/10/19

Artea lantokietan integratzeko ekimen bat da, langileen sormena eta motibazioa sustatzeko eta kolaboratzaile eta bisitariekin esperientzia artistiko paregabea partekatzeko.

Artea emozioa da. Ez ditu soilik espazioak eraldatzen, baizik eta elkarren artean bizi diren pertsonak ere, bere umore eta pertzepzioan eraginez eta bere burua estimulatuz.

Proiektu artistiko honekin, enpresek LKS eraikineko langile eta kolaboratzaileen kezka emozional eta artistikoak areagotzen dituzte, proposamen berriak eta sormenezko estimuluak ekartzeko baldintzak sortuz.

Lan inguruetako artea dagoeneko kontuan hartzen da Estatu Batuetako WELL Building Standard ziurtagirian, “langileen ongizatea, osasun mentala eta umorea hobetzeko egiten diren ekimenak” onartzen dituena. Horregatik arteak bere lekua dauka lantokietan, sormenaren eta, beraz, produktibitatearen eta ongi egindako lanaren bideratzaile gisa.

LKS NEXT, LKS KREAN, KREAN, ISEA, ABANTAIL eta MONDRAGON Ingeniaritza eta Zerbitzuak, egoitza hau partekatzen duten enpresek, bere laneko espazioetan artea sartzeko apustua egin dute, elementu motibagarri, adierazgarri eta bereizgarri gisa, enpresa bezala partekatzen dituzten baloreak irudikatzeko: abangoardia, dinamismoa, partaidetza, askatasuna, ingurumenarekiko errespetua, erantzukizun soziala eta jasangarritasuna.

Proiektu artistiko honekin, enpresek LKS eraikineko langile eta kolaboratzaileen kezka emozional eta artistikoak areagotzen dituzte, proposamen berriak eta sormenezko estimuluak ekartzeko baldintzak sortuz.

Fhormak: hormigoizko eskultura multzoa

Proiektu artistiko garaitzaile, berezi eta integratzailea da, eraikinean lan egiten duten pertsonen sormen eta sentikortasun estetikoa sustatzen duena.

Sortutako lana, orokorrean izaera eskultorikoa duen konposizio bat da, baina sustrai piktoriko sendoak ditu azaleran. Ikuspegi estetiko abstraktua, galderak sortzen dituena eta behatzailearen sormen hausnarketa sustatzen duena.

Konposizio orokorra diagonaletan oinarritzen da, eta ezkerretik eskuinera eta goitik behera moldatzen da eskultura multzo guztian zehar.

Geometria organikoko formek, eremu biologikoaren oihartzunak aurkezten dituzte, tamaina eta konfigurazio ezberdinetako masen arteko elkarreragin bisuala, bizitza eta bilakaeraren metaforarekin jolasten dutenak, osotasunaren izaera bizia eta zabala areagotuz.

Forma hauek hainbat talde sortzen dituzte, tamaina eta kopuru desberdinetako piezekin, aniztasunaren ikur bezala eta elkarri lotuta dauden entitate ezberdinak konfiguratuz, modu harmoniatsuan.

Lanaren gainazalean, testura ez-geometrikoekin egindako esperimentazioak pertzepzio estetikoa aberastu eta masen arteko gainjartzeak indartzen ditu. Hormigoian erabilitako bi koloreek piezen arteko hibridazio hau egiaztatzen dute eta beraz, konjunto osoa xehetasun adierazkorrekin aberasten da, norabide anitzeko irakurketak eskainiz.

Aipagarria da ere eskultura eraikinaren sarrerako kanpoaldeko espazioan kokatzeko modua. Formak bertako horman kokatu dira, bi norabideko zentzuan, sarrera eta irteera desberdinak kontuan hartuta, eskuinean eskailerak eta ezkerrean malda, lanaren erdialdean eragin handieneko elementuak ipiniz. Horrela, piezen forma, tamaina eta antolamenduak elkarreragin estetikoa osatzen dute, hormaren ezaugarriekin eta harrera/irteera gune nagusiaren espazio eta ingurumenarekin orekatuz.

Lanaren egokitzapenaren funtsezko alderdi bat argi eta itzalaren jokoa da. Argiarekin egunaren une bakoitzean lanaren pertzepzioa aldatzen da. Etorkizunean denborarekin sortuko den patinak obraren azala aldatuko du, mutazio sinbiosiko iraunkorra sortuz, eguraldi eta mikroorganismoen eraginagatik.

Ondorioz, Fhormak lan bizia da, izugarri dinamikoa eta egun osoan zehar eta urtaro desberdinetan itxuraz aldatzen dena.

Juan Ayesta (Beasain, 1960)

Artista plastikoa, ibilbide luzea duena, batez ere margolaritzan. Bi edizioetan irabazi zuen Gipuzkoako Artista Nobelen Lehiaketa 80ko hamarkadaren hasieran. Bakarkako eta taldeko erakusketa ugari egin ditu eta euskal artearen arloko lehiaketetan esker onak lortu ditu. Bere lana bilduma publiko eta pribatuetan dago.

FHORMAK

Azken hiru hamarkadetan, bere jarduera artistikoa eta Diseinu Industrialerako dedikazio profesionala konbinatu ditu. DIARA diseinu enpresa sortu zuen 80ko hamarkadaren erdialdean eta DIARA eta LKS Ingeniaritza fusionatu zirenetik, diseinu-proiektuen arduradun bezala aritu da.

Gaur egun, proiektu artistiko berezietara zuzendu du bere dedikazio profesionala eta Fhormak izan da hormigoi armatuan egindako eta espazio publiko eta irekian ipinitako bere lehenengo eskultura lana.

Lan honekin egileak bilaketa bisual pertsonala eta bere lana proiektatzen duen espazio fisikoaren arteko fusiotik ateratzen den sorkuntza artistikoa aldarrikatzen du, bere barne-munduaren eta obra sortzen den ingurunearen paisaia eta argiaren arteko elkarreragina adierazten duena.

Argazki bilduma

Ingeniaritza eta arkitektura