Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin amaitu du 2025eko ekitaldia. Ostiral honetan Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan egindako Batzar Nagusian, taldeko kooperatibek nazioarteko ziurgabetasunari aurre egiteko erakutsi duten egokitzeko gaitasuna nabarmendu dute.
Fagorreko presidente Joxean Alustizak azaldu duenez, azken urtean merkatuaren ezegonkortasunak eta nazioarteko egoerak eragin handia izan dute jarduera ekonomikoan. Hala ere, kooperatibek egoera berrietara moldatzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna erakutsi dute.
Azken urtean merkatuaren ezegonkortasunak eta nazioarteko egoerak eragin handia izan dute jarduera ekonomikoan. Hala ere, kooperatibek egoera berrietara moldatzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna erakutsi dute.
Lehia globalari erantzunez
Taldeko arduradunen esanetan, Europako merkatuan Txinako enpresen presentzia gero eta handiagoak hainbat sektoretan eragin zuzena izan du, eta horrek estrategia berriak garatzera behartu ditu kooperatibak.
Horren adibide da Fagor Ederlan. Kooperatibak laster hasiko ditu Leapmotor marka txinatarraren hainbat ibilgailu elektrikotarako egitura-osagaien hornidurak. Jarduera berri horri esker, Zaragozako ekoizpen planta berriz martxan jarri da.
Bestalde, Fagor Taldeko kooperatibek dibertsifikazioaren aldeko apustua indartzen jarraitu dute. Ildo horretan, Fagor Arrasatek eta Funditec ikerketa-zentroak elkarlanean robot humanoide industrialak diseinatzeko, garatzeko eta fabrikatzeko proiektu bat abiatu dute.
Presidente aldaketa Fagor Taldean
Aurtengo Batzar Nagusia Joxean Alustizak zuzendu duen azkena izan da. Hamasei urtez Fagor Taldeko presidente izan ondoren, kargua utziko du, eta haren lekukoa Igor Herrartek hartuko du. Herrarte Mondragon Assembly kooperatibako presidentea da gaur egun.
Agur mezuan, Alustizak adierazi du lasai uzten duela ardura, Fagorrek bere izaera kooperatiboari eusten diola eta etorkizunerako oinarri sendoak dituela ikusita.
Alustizak adierazi du lasai uzten duela ardura, Fagorrek bere izaera kooperatiboari eusten diola eta etorkizunerako oinarri sendoak dituela ikusita.
3,1 milioi euro gizarte-ekimenetara
Gizartearekiko konpromisoari dagokionez, Fagorrek bere irabazien %12 bideratu du helburu horretara. Guztira, 3,1 milioi euro eman ditu 2025ean komunitateari, Debagoienari, Euskal Herriari eta nazioarteko hainbat ekimeni laguntzeko.
Babestutako proiektuen artean daude Debagoieneko elikadura-burujabetza sustatzen duen Tokixan ekimena, eskualdeko hezkuntza-proiektuak, Argitzen energia-trantsizioari buruzko herritarren deliberazio-prozesua, Arizari (Arizmendi Ikastola), Haize Berri eta Shifa erakundeen gizarte-ekimenak, eta Mundukide Fundazioaren jarduerak.