Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Fagor Taldea protagonista Euskaraldiaren aurkezpenean
Aurtengo edizioaren nondik norakoak argitaratu dituzte.
Ekainaren 16an Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldi batean eman zuen Euskaraldiak aurtengo ekimenaren berri. Bigarren edizio honen berritasun nagusia entitateetan egingo den lanketa berezia dugu, izendatutako ariguneetan duela bi urte egindakoa kolektiboki landuz.
Arigune hauetako bat dugu Fagor Taldea, eta hau ordezkatuz Leire Okarantza hizlarietako bat izan zen Tabakaleran egindako ekimenean. Horrez gain, Euskaraldia promozionatzeko spot-ean Mondragon Assemblyn grabatutako lan dinamikek ere protagonismo argia dute.
Dudarik gabe, azken urteetan Fagor Taldeko kooperatibetan egindako lanaren erakusle dugu Euskaraldiren aitortza.