Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor S. Coop.ek Poloniako Amica sozietatearekin aurreakordioa sinatu du Fagor marka erabiltzeko
Fagor S.Coop kooperatibak eta Edesa Industrial S.L. sozietateak akordioa adostu dute, orain arte izan duten prozedura judizialei amaiera emateko. Horrela, kooperatibak FAGOR marka berreskuratzen du eta, elektratresnaren sektoreari dagokionez, beste lizentzia batzuk aztertzeko bidea irekitzen du.
Markaren kontrola berreskuratzeko izan den prozesu luzearen ondorioz, eta etorkizunera begira, lizentzia berriro emateko egokitasunaren azterketa bideratu ondoren, Fagor S. Coop.ek kontaktuak izan ditu elektratresna sektorean diharduten sozietate desberdinekin, FAGOR marka erabiltzeko interesak definitzeko asmoz.
Negoziazio hauen ondorioz, Fagor S. Coop.ek eta Amica S.A sozietate poloniarrak aurreakordioa lortu dute, balizko lizentzia sinatzea baimenduko lukeena, FAGOR marka lerro txuriko elektratresnetan erabiltzeko.
Halaber, Fagor S. Coop.ak beste erakunde batzuekin ere izaten ari da kontaktuak, FAGOR marka tresna elektriko txikietan edota sukaldeko tresnetan erabiltzeko aukerak aztertzeko.
Amica: Elektratresnak fabrikatzen duen europar enpresa da, eta bere tresnak 50 herrialdetan saltzen dira. 70 urtetako esperientzia du eta 2.500 baino langile gehiago batzen ditu. Informazioa gehiago: https://www.amica-group.es/pagina/company