Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Fagor Elektronikak Sateliun-en telematika negozioa eskuratu du
Floten kudeaketan zerbitzua eskaintzen duen Espainiako hornitzaile inportanteena izaten jarraitu nahi du Fagor Elektronika - Smart Data Services enpresak. Hala, merkatua indartzeko asmoarekin, Sateliunen negozio telematikoa eskuratu du. Sateliun enpresa Galizian dago, 20 urteko esperientzia du sektorean, eta gaur egun lehen mailako 400 bezero baino gehiago ditu garraioaren eta logistikaren sektorean."Oso pozik gaude Sateliun eta bere bezeroei Fagorren familiari ongietorria emateagatik", adierazi zuen Marcos Sánchez Fagor Elektronika – Smart Data Services-eko negozio zuzendariak.
Fagor Elektronika - Smart Data Services enpresak Espainian eta Europan duen presentzia indartu du, bezero berriei esperientzia eta teknologia eskainiz, berezikki floten kudeaketaren arloan
"Sateliungo bezeroen integrazio-prozesua zaindu dugu eta kalitatea eta zerbitzu bikaina mantentzeko konpromisoa hartu dugu", gehitu du Marcos Sanchezek.
Horrez gain, Sateliunen lantalde osoa Fagor Elektronikan sartu da. "Sateliunen bezeroek egunerokoan orain arteko solaskideak mantenduko dituzte, guretzat hau
lehentasunezkoa izan da erosketa prozesuan ", ondorioztatu du Marcos Sanchezek.
"Pozik gaude Fagor Elektronikarekin bat egiteaz. Sateliunen beti egin dugu apustu
berrikuntza eta bezeroari kalitate goreneko zerbitzua eskaintzeko eta Fagor Elektronikak, zalantzarik gabe, indartu egingo gaitu ", esan du Alberto Ortega Sateliungo CEOak.
Hala, Fagor Elektronika - Smart Data Services enpresak Espainian eta Europan duen presentzia indartu du, bezero berriei esperientzia eta teknologia eskainiz, berezikki floten kudeaketaren arloan.