Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Fagor Elektronikak 2,4 milioi euro inbertitu ditu ekipamendu medikoaren arloan kokatzeko
Ekimen horrek 2 milioi euroko mailegua jaso du Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentrotik (CDTI), eta telemedikuntzara (telelaguntza-sistemak), airea arazteko makinetara eta PCR makina automatikoetara bideratuta dago bereziki. “Proiektu berri honi esker, Fagor Electrónicak beste merkatu batean sartzeko aukera izango du. Erabaki estrategikoa da. Gelditzeko asmoz sartu gara”, azaldu du Francisco Javier Acinas Fagor Electrónicako Negozio Berrien Negozio Unitateko zuzendariak.
Besteak beste, kooperatibak industria-arloan garatutako esperientzia eta ezagutza eskaintzen dizkie ekipamendu medikoaren industriako enpresa guztiei, makina- eta elektronika-ekoizle gisa.
“Osasun-krisiak agerian utzi du estatu mailako lankidetzaren garrantzi handia. Nazioarteko hornitzaileak dituzten enpresa asko baliabiderik gabe geratu dira beren jarduerarekin jarraitzeko. Horiei guztiei irtenbideak eskaini nahi dizkiegu. Ez da ahaztu behar 50 urte baino gehiagoko historia duen kooperatiba bat garela, esperientzia eta konpromiso sozial handia duena”, esan du Acinasek. Inn-Medical proiektuak Antolin eta ThyssemKrupp enpresen laguntza du, besteak beste.
Arnasgailuak fabrikatzea
2020. urtean, erabat konfinatuta geundela, Fagor Electrónica kooperatiba aireztapen mekanikoko ekipoen (arnasgailuak) fabrikazioan sartu zen. Zehazki, elikatze-iturriez arduratu zen, eta, beraz, ez da ekipamendu mekanikoaren ekoizpenean parte hartzen duen lehen aldia.
“Arnasgailu-eskasia ikusita, gure laguntza eta ezagutza eskaini genien sektoreko enpresei. Egoera pandemikoaren ondorioz, 5.000 arnasgailu ekoitzi behar izan ziren 15 egunean. Ez genuen zalantzarik izan. Egoerak guztion konpromisoa eta inplikazioa eskatzen zuen”, onartu du Fagor Elektronikako Negozio Berrien zuzendariak.