Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Fagor Arrasatek gogor eutsi dio Euskaraldiari 25 arigunerekin
Ariguneetan, ohiko dinamika duten taldeak modu kolektibo batean Euskaraldiko ariketa sozialean parte hartzea erabaki dute, kide guztiek gutxieneko ulermen maila dute eta euren hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dute. Nabarmentzekoa da Markinako planta, osorik, Arigune bat dela. Pasadan abenduan, Fagor Arrasatek Euskararen Kudeaketarako urrezko Bikain Ziurtagiria lortu zuen “euskararen presentzia eta erabilera indartzeko duen konpromisoagatik”.
Bikain ebaluazioan, ebaluatzaile taldeak, kooperatibak hizkuntza kudeatzeko duen “egitura indartsua” azpimarratu zuen, planta guztietan baititu Euskara Batzordeak eta finkatuta daukan Hizkuntzen Kudeaketa Politikako irizpideak, barne prozesuetan ere inplementatuta baitauzka.