Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Ikerketa zentro teknologikoa
Konformatu eta mihiztadurako I+G zentroa
Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Fagor Arrasatek eta Koniker-ek lankidetza akordioa indartu dute Ikerlanekin teknologia adimendunak garatzeko

Fagor Arrasate enpresak eta Koniker I+G unitateak Ikerlan zentro teknologikoarekin duten lankidetza teknologikorako akordioa berritu dute, puntako teknologien garapenean eta aplikazioan sakontzen jarraitzeko fabrika adimendunaren (biki digitalak eta mantentze prediktiboa), egiturazko fidagarritasunaren eta zibersegurtasunaren arloetan.
Unai Lopezek, Fagor Arrasateko zuzendari nagusiak, Andoitz Aranburuk, Koniker-eko presidenteak eta Ion Etxeberriak, Ikerlaneko zuzendari nagusiak, lankidetza hitzarmena sinatu dute Fagor Arrasatek Arrasaten dituen instalazioetan egindako topaketa batean. Akordioak sendotu egiten du, datozen hiru urteetarako, duela 50 urtetik duten aliantza estua; izan ere, kooperatiba Ikerlanen bazkide erabiltzaileetako bat da, 1974an zentro teknologikoa sortu zenetik. Lankidetza teknologiko hori zentro teknologikoak enpresekin duen lankidetzaren adierazgarri garbia da, haien erronkak / beharrak identifikatzeko eta balio erantsi handiko konponbideak industria-eremura transferitzeko.
Fagor Arrasate, Ikerlan eta Koniker-eko ordezkariak lehenaren produkzio plantara eginiko bisitan.
Lankidetza-eremuak
Ikerlanek esperientzia handia du akordio berriak jasotzen dituen lan-arloei lotutako abangoardiako teknologien garapenean: biki digitalak eta mantentze prediktiboa fabrika adimendunaren sistemen barruan, egiturazko fidagarritasuna eta zibersegurtasuna. Bere gaitasun multiteknologikoak eta profesionalen espezializazio maila altuak industria adimendunaren erronkak konpontzeko aukera ematen dio zentro teknologikoari. Horrez gain, Ikerlan aintzatesten da kualifikazio handiko langileak erakarri, prestatu eta industriara transferitzeagatik. Teknologia eta pertsona espezializatuak, euskararekin batera, dira lankidetza horren hiru oinarriak.
Zibersegurtasun industriala Fagor Arresateren lehentasunezko lan-arloetako bat da, makinen konektibitate-maila gero eta sakonagotik eratorria. Hori dela eta, Fagor Arrasatek Europako hainbat proiektutan parte hartzen du duela urte batzuetatik. Proiektu horien helburua da IKT azpiegitura konplexuak babestu eta zibererasoei aurre egiteko irtenbide berritzaileak garatzea.
Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusiak azpimarratu du “oso harro gaude Fagor Arrasaterekin eta Koniker-ekin dugun harremana sendotzeaz. Konfiantzazko bidelagunak gara duela urte askotatik, eta badakigu gure gaitasunen baturak aukera emango digula espezializazioaren eta talentuaren arloan ditugun erronkei aurre egiteko"
Ion Etxeberria Ikelaneko zuzendari nagusiak azpimarratu du “oso harro gaude Fagor Arrasaterekin eta Koniker-ekin dugun harremana sendotzeaz. Konfiantzazko bidelagunak gara duela urte askotatik, eta badakigu gure gaitasunen baturak aukera emango digula espezializazioaren eta talentuaren arloan ditugun erronkei aurre egiteko, eta, horrez gain, irtenbide teknologiko berriak sortuko ditugula, produkzio-prozesuei eta azken produktu errealizatuari aplikatuta.
Bestalde, Unai Lopez Fagor Arrasateko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “Ikerlanekin dugun harreman historikoa oso gustora sendotzen dugu. Lehen mailako bazkide teknologikoak izan behar ditugu, nazioarteko merkatu zorrotzenetan egoteko. Gure produktu eta zerbitzuak proiektatzeko, talentua, ezagutza eta Ikerlan bezalako zentroek garatutako teknologiaren egoera hartzen ditugu kontuan, eta, beraz, bi enpresen arteko akordio hori estrategikoa da”. Koniker-eko lehendakari Andoitz Aranburuk azpimarratu duenez, “hitzarmen honen bidez bi enpresek diferentzial teknologiko bat sortzen lagunduko duten garapen teknologikoetan lagundu nahi dute, eta hori funtsezkoa da merkatu gero eta globalagoan lehiakorrak izaten jarraitzeko”.
Euskara sustatzea
Lankidetza-hitzarmenak, gainera, hiru erakundeek euskara bultzatzeko konpromiso esplizitua hartzen du. Hala, Fagor Arrasate, Koniker eta Ikerlanek euskara hiru erakundeen arteko lanerako komunikazio-hizkuntza izatea sustatuko dute.