Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Fagor Arrasate, Txinan filmazioak egiten
Hamar egunez, irailaren 19tik 30era bitartean, Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteko teknikari eta argazkilari batek eta errealizadore batek, eta Fagor Arrasateko Marketin eta Komunikazioa arduradunak osatutako taldeak Txinako zenbait enpresa bisitatuko dituzte, bertan grabazioak egiteko. 
Filmazioak hilaren 21ean ekin ziren, Kunshanen Gestamp enpresak duen lantegian. Egun horretan bertan, arratsaldez, Fagor Arrasatek (FMMTK) MONDRAGON Korporazioaren enpresa parkean duen ekoizpen gunean egon ziren, eta datozen egunetan Kunshanetik kanpo egingo dituzte filmazioak. Lana irailaren 28an amaituko dute Tianjing hirian, Great Wall enpresan. 
Produktua saltzeko bideoak
Arestian aipatu bezala, bidaiaren helburua da produktuen promoziorako ikus-entzunezkoak sortzea, ondoren, Fagor Arrasateko Komertzial Sailekoek erabili ditzaten, salmenta estrategietan. 
Besteak beste, grabazioak egingo dira NTC, Gestamp eta Faw Jilinen.