Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Ezagutzaren transferentzia aztertu du ‘Jakingarriak’ aldizkariak
Kalean da Jakingarriak aldizkariaren 79. zenbakia. Oraingoan, jakintzaren transferentzia du hizpide Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kaleratzen duen aldizkaria.
Eduki asko bildu ditu oraingo zenbakiak, esaterako, liburuen iruzkinak, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko transferenzia markoaren azalpenak, Ascensión Doñateri egindako elkarrizketa, Bigarren Hezkuntzan egiten den hezkuntza-berrikuntzaren trataerari buruzko azterlana, ahalduntzean oinarritutako aholkularitza berrikuntza prozesuetan gaineko artikulua edo zenbait transferentzia proiektuen adibide zehatzak.
Euskal Herri osoko ikastetxeetara bidaltzen da aldizkaria, dena dela, dagoeneko interneten dago denon eskura zenbaki berria: Jakingarriak 79: “Jakintzaren transferentzia”.