Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Euspot-ek marka guztiak gainditu ditu aurten
Euspot, euskarazko sormena bultzatzeko helburua duen lehiaketak seigarren edizioa bete du aurten eta modu onean ospatu du, izan ere orain arteko ediziorik oparoena izan da, kantitate zein kalitatean.
Euspot lehiaketaren seigarren edizioan berdintasunaren eta integrazioaren aldeko spot onenak saritu dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz.
Antolatzaileek adierazi bezala, Euspot-en seigarren edizioa orain arteko edizio guztien artetik oparoena izan da, bai kantitate zein kalitatean, eta ondorioz aurtengo irabazleen aukeraketa ez da batere erraza izan. Izan ere, 2017ko edizioan 51 spot aurkeztu dira, horietatik 18 urtetik gorakoak 20 izan dira eta beste 31 lan 18 urtetik beherakoak. Hedapen geografikoa ere inoizkorik handiena izan da.
Hala, Euskal Herri osotik iritsi dira lanak aurten Euspot-era, Euskal Herriko proiektu bilakatu da; hizkuntzak, euskarak batetik, eta ikus-entzunezko hizkuntzak bestetik, herriak eta hiriburuak batu ditu, lurralde historikoak elkartu, eta euskaraz, sormenak, mugarik ez duela erakutsi da beste behin. Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketako aurtengo gaia “Aniztasunak aberastu egiten gaitu” izan da.
Sari banaketa, pasa den maiatzaren 11an egin zen Aretxabaletako Arkupe kultur etxean eta aretoa jendez bete zen irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ekitaldi irekia izan zen eta euskal panoramako bi aktore ezagunek aurkeztuko zuten; Iker Galartzak eta Aitziber Garmendiak, beti ere umore puntua galdu gabe. Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 51 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan ziren bertan.
Irabazlea ‘Aniztasunak gu egiten gaitu’ izeneko spota izan da. Eta horrez gain, beste sari batzuk ere eman dira: boto gehien lortu dituen spota, Mondragon Unibertsitateko lan onena, musika sinkronizazio onena lortu duen bideoa, eta baita BHklip saria ere.
Informazio guztia: http://euspot.eus/
Sari banaketako argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157680546349944]